Skate-a, gomazko lau errobera, burdinezko
bi ardatz eta egurrezko ohol batez osatutako irristagailua da. 1960-ko
hamarkadan sortu zen surf-eko taulak imitatu nahian. Ideia lurrerako balio
zezan surf-eko taula bat eratzea zen, beraz, surf munduarekin oso lotuta egon
da beti skate-a. 1970-eko hamarkadan Madrilera heldu zen "Sancheski"
markarenpean eta pixkanaka herrialde osotik zabaldu zen. Gazte guztiek
skate bat izan nahi zuten kosta ala kosta, hori dela eta, skate kultura eratuz
joan zen. Pixkanaka skate-a eboluzionatuz joan da eta hasiera bateko
"olatu formako trukoetatik" truko oso tekniko, zail eta
arriskatuetara igaro da. Gaur egun, munduko patinatzailerik onenak "Tony
Hawk" eta "Nyjah Huston" dira, lehenengoa "vert"
modalitatean eta bigarrena "street"-ean.
Niretzako skate-a praktikatzen dudan
kiroletatik gehien motibatzen nauena da, izan ere, kirol honek esfortsu
pertsonal eta superazio maila handia eskatzen baitu. Oso kirol arriskatua da,
baina baita oso esker honekoa, patinatzean nire barne energia negatbioa
kanporatu eta aske sentitzen baitnaiz. 6 eta 7 urterekin lurretik nire
lehenengo irristaketak probatzen hasi nintzen eta jada 12 urterekn kirol hau
sakon praktikatzen hasi nintzen. Gaur egun, ahal dudan bakoitzean hurreratzen
naiz "La kantera"-ko Getxoko Arrigunaga ondoko skatepark-era eta
bertan kirol hau praktikatzeari ekiten diot. Zenbaitetan filmazioak eta
argazkiak egiten ditugu patinatzen dugun skatepark-eko lagunen artean eta
ondoren, produkzio horretaz gozatu egiten dugu, ondo baitakigulako esfortsu
handia egin behar dela nahi diren emaitzak lortzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina