saio praktikoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
saio praktikoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

IKT jakintzagaieko 14. praktika saioko hausnarketa

      2014ko Abenduak 18


            Honako hau azken praktika saioa izan da. Lauhilabete honetan 12 izan ditugu guztira eta gaurkoa azkena da. Oro har, nire sites-aren taldeko ariketa praktiko bat egiten jardun dugu. Ariketa "ikasgela batean watsaap aplikazio mobila erabiltzea"-n zetzan, ariketa praktiko bat egiteko eta ondoren egindakoa sites batera igotzeko. Orokorrean nahiko emaitza positiboa lortu dugula esan dezaket, izan ere, ikaskide guztiak nahiko motibatuta ikusi ditut bete beharreko atazaren aurrean. 

Ondoren, soinketa gelara lekualdatu gara ikaskideok ikusentzunezko bat ikusteko asmoz bertako proiektore digitalean. Azkenean, ezin izan dugu bideo hori ikusi, arazo tekniko ugari izan baititu irakasleak ordenagailuarekin. Hala ere, nik eta beste bi ikaskideok irakaslea laguntzen saiatu gara arazo tekniko horiei aurre egiten, baina azkenean ezin izan dugu nahi genuen bideoa ikusi. Halaber, oso saio interesgarria izan dela ondorioztatu du, zeren eta, irakasleak gure ikaskuntza-prozesuaren inguruko hausnarketa global bat egin duelako. 


Hona hemen azken saio hau definitzeko erabiltzea gustatuko litzaidakeen adierazpen grafikoa:



2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

Praktika eta baliabide onen aportazio praktikoa

Hona hemen gure sites-ean landutako Lehen Hezkuntzarako baliabide digital batzuen bitartez praktikara eraman zitekeen ariketa praktiko baten aplikazioa.


Hau da ariketa honen azalpena:



Ikasgela batean ikasleak taldetxoetan jarriko dira, klase erdia alde batean eta beste erdia bestean. Klase erdi bakoitzeko talde bakoitzak mugikor bat izango du alboan. Mugikorrak watsaap aplikazioarekin lan egiteko balio izango du, komunikazio instrumentu zentral gisa. Klase erdi bakoitzeko talde bakoitzak daukan mugikorrak elkarren artean komunikatzeko ahalbidetuta daude “talde berdinean” baitaude klase erdi horretako taldetxo guztiak. Irakaslea, klase erdi bakoitzeko taldetxo bakoitzaren watsaap taldeen administratzailea izango da eta ariketa baten helburua idatziko du klase erdi bakoitzeko watsaap talde bakoitzean, desberdina bakoitzean. Talde bakoitzak mugikor bat besterik izango ez duenez, bere partaideak ondo antolatu beharko dira bakoitzak funtzio bat bete dezan, hau da, batek komunikatzailearen papera beteko du watsaap-eko taldean ariketaren inguruko zalantzak, aurkipenak, hipotesiak...  idatziz, beste batek ariketarako beharrezko informazioa bilatzen jardungo du eta beste batek, informazio hori prozesatu eta idazteaz arduratuko da. Ariketaren dinamika hauxe izango da: ikasleek irakasleak watsaparen bitartez adierazitako ariketaren helburua irakurri ondoren interneteko sare informatikoaren laguntzaz ariketa horren ebazpena idatzi eta ideien eta argazkien bitartez osatu behar izango dute power point batean. Horretarako ondo koordinatu beharko dira klase erdi bereko taldetxo guztiak eta komunikazioak berebiziko papera jokatuko du, azken batean nahiz eta fisikoki banatuta egon guztiak baitira talde berekoak.

                

        Azkenik, ordu bete igarotakoan, irakasleak watsaap taldearen bitartez, burututako lana sites batera igotzeko adieraziko die klase erdi bakoitzeko taldetxoei. Klase erdi bakoitzeko taldetxoek euren lana sitesera igo eta beste klase erddiaren aurrean aurkeztu beharko dute.


 

2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

IKT jakintzagaieko 13. praktika saioko hausnarketa

                  2014ko Abenduak 12


            Jada praktikako 13. saioa da IKT-n eta gaur azken aurkezpenak dauzkagu. Dokumentatzaileak izan dira gaurko saioaren protagonistak, izan ere, haiek beren sites-ak aurkeztu behar izan dituztelako. Sites hauek oro har, oso ondo egituratuak egon dira, eta benetan txalogarria izan dela eskaini diguten informazio bilkura osoa entzule egon garenoi.

            Oso une garrantzitsua izan da gaurko teoria saiokoa, izan ere, bertan dokumentatzaileek ikaskide guztiok hilabeteetan zehar gauzatu izandako lanaren fruitu guztien inguruko balorazio konstruktibo bat aurrera eraman dutelako. Ez da gutxi izan egin duten ekarpena teoriako saioan, eta eskertzekoa da oso euren errespetuzko jarrera.

Besteak beste, horrela definituko nuke gaurko teoria saioa argazki eta hitz baten bitartez:



               



                           Talde-ekintza

2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

IKT jakintzagaiaren 12. praktika saioko hausnarketa

            2014ko Abenduak 11

           
          IKT-ko praktika saio honetan, guk 4. taldeak, gure sites-a aurkeztu dugu. Pentsatu duguna baino luzeago atera zaigu aurkezpena, beraz, hurrengo asterako geratu gara amaitzeko geratzen zaigun alde praktikoa, hain zuzen ere, "baliabide on batzuk praktikara nola eraman beharra dauden era egoki batean" aditzera ematen duen jarduera bat.


Dena den, esan beharra dago gure lanak, haiera batean espero genuena baino itxura hobeagoa hartuz joan dela, prozedimendua hobetuz joan garelako eta pixkanaka arazo teknikoak aurreratuz joan garelako. Hori dela eta, balorazio positibo bat eman behar diodala uste dut gaurko saio praktiko honetan burututako ekintzari. Oso jarduera interesgarria suertatu zait pertsonalki sites-aren sorkuntzaren inguruan hitz egitea jendeaurrean, eta dokumentatzaileek gure lanaren alorrean iritzi hona edukiko dutela uste dut.







2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

IKT jakintzagaiaren 11. praktika saioko hausnarketa


2014ko Abenduak 4


           Gaur 2. modulo asteko azken aurreko eguna da. Printzipioz ez geneukan IKT-ko saio praktikorik edukiko, baina aurreko astean ostiralean ez genuenez klaserik izan Magisteritza eskolako 4. mailako ikasleen graduazio tituluen jaialdiagatik, gaur berreskuratu dugu saio hori.

Blog-arekin zertxobait egon ondoren, taldean bildu gara sites-aren inguruko lanarekin aurrera jarraitzeko. Sites-aren aurkezpen egunaren aurretiko azken aurreko saioa zen eta ondorioz, taldekideen arteko lana ondo banatu eta bakoitzak egin beharreko ataza zein den argitu dugu.

Halako batean, irakasleak saioko giroa une batez eten du bideo adierazgarri bat proeiektatzeko eta haren inguruan aritzeko. Bideo honek "Sugata Mitra y sus nuevos experimentos en autoaprendizaje" du izena. Bideo honetan, Sugata Mitrak egindako ikerketa proiektuak ikusi ditugu. Honek Indian hasi zuen ikerketa kalean horma batean ordenagailu bat jarriz. Deigarria egin zait ikustea umeak interneten nabigatzen bakarrik ikasi dezaketela nahiz eta ordenagailu bat zer den ez ezagutu. Bestalde, umeei benetan gustatzen zaiena, nahiz eta inork azaldu ez, beraiek duten interesarekin azkenean gauzak erabiltzen ikasten dutela da. Hona hemen bideoa:






2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

IKT jakintzagaiaren 10. praktika saioko hausnarketa

         2014ko Azaroak 27





Gaur saio praktikoko 10. saioa da. Oro har, nahiko giro lanpetua antzematen da ikasgelan, izan ere, ikaskide guztiok euren blog digitalen eta Sites-en entregatze datak hurreratzen direla somatzen gabiltza. Nahiko prozesu konplexua izaten ari da burutzen ari garena, baina era berean, oso aberasgarria, izugarri ikasten ari baitgara IKT-en eta baliabide teknologikoen alorrean.

     Aipatzekoa da, gaur oso interesgarria den gauza bat gertatu zaidala. Nire blog-ari gadget bat jarri nahi izan diot, eta horren azalpen edo prozedura zein zen ez dit irakasleak azaldu, baizik eta nire ikaskide batek. 

Honek berak erabilitako programa zein den erakutsi dit, baita horrekin hainbat eta hainbat gadget jarri daitezkeela ere.




2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

IKT jakintzagaiaren 9. praktika saioko hausnarketa

   2014ko Azaroak 21

      

            Gaur praktikako 9. saioa da. Oso saio interesgarria izan da, izan ere, irakasleak gure Sites-aren eraikuntzarako "Scoop-it" baten eraketa beharrezkoa dugula adierazi digu. "Scoop-it" horrek Sites-ean esteka berezi bat izango du zeinek zuzenean eramango zaituen "beste plataforma digital batera", non funtzionaltasuna bereziki bideoak eta argazkiak txertatzea izango den.

       Guk bertan lan egiteko hautatu dugun gaia, orokorrean IKT jakintzagaieko kontzeptu orokorren dibulgazioa izan da, eta dagoeneko igo ditugu bi argazki eta bideo bat. Honako baliabide hau ezagutzak transmititzeko oso era erraza baina aldi berean eraginkorra dela ohartu gara. 
 
      Nahiko ondo moldatu izan gara harekin lehen momentutik, beraz, esan beharra daukagu ez daukagula arazo handirik baliabide honi dagokionez.





2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

IKT jakintzagaiaren 8. praktika saioko hausnarketa


2014ko Azaroak 20


Gaurko praktika saioan, sites-aren sorkuntzan jardun dugu taldekideok. Nahiko aberasgarria izan da bizi izan dugun esperientzia, izan ere, sites-aren diseinu eta antolamenduaren inguruko xehetasunak argi utzi ditugu.

Jada, ausartago ikusten dugu geure burua, baina hala ere, handino gaiaren inguruan gehiago sakondu beharra daukagu. Hasiera batean, sites-aren orrialde edo atal guztiak goialdean geneuzkan jarrita, era horizontalean, eta orain albo batean ordenatuta daukagu. Pixkanaka gauzak atxikitzen dizkiogu eta gaur, prezzi baten sorkuntzaren inguruan bueltaka egon gara, bertan argazkiak eta bideoren bat jartzeko asmoz.

Nahiz eta aurrerago agian beste bideo bat txertatuko dugun, momentuz hau hartu dugu eredutzat:






                    Lengoaiarekin jolasten                                                 
                                                            


2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

IKT jakintzagaiaren 7. praktika saioko hausnarketa


2014ko Azaroak 14


Gaur 7. saio praktikoa da. Ikaskide guztiak klasera sartu orduko gure atazetan lanean jarri gara. Hala ere, irakasleak komentario bat airera bota duenean gure ikaskuntza prozesuaren inguruan askatasunez jarduteko prestatua dagoela, ikaskide batek berak ez duela hala ikusten adierazi du. 

Hori dela eta, saio praktikoa eztabaidarako une kolektibo batean bilakatu da. Ikaskide guztiek gaiaren inguruan beren iritziak eta ideiak partekatu eta besteen aurrean kontra edo alde mantendu dira. Ez da momentu oron inolako irainik egon inorenganako, beraz, oso eztabaida aberasgarria izan dela ondorioztatu daiteke.



Nik nire aldetik hau izan da gaiaren nire ikuspuntutik habiatuta egin dudan aportazioa eztabaidara:

Unibertsitatea eta lan mundua ondo bereizi behar dela argi dago, izan ere, unibertsitatea informazio eta teorien dibulgazio eta azterketa prozesuetarako etxea delako, eta lan mundua aldiz, errealitate praktikoetarako sasoia. 

Horrenbestez, gauza ez dago esatean "unibertsitatean ikasten duguna ez da batere aplikagarria lan munduan" hori argi baitago, baizik eta unibertsitatetik dauzkagun herramientak aprobetxatzean guri baliagarriak izango zaizkigun metodologia didaktiko eta pedagogikoak garatzen joateko.





2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

IKT jakintzagaiaren 6. praktika saioko hausnarketa


2014ko Azaroak 13


Gaur 6. praktika saioa da. Blog-a nahiko ondo egituratuta daukagunez, sites-eko taldekideok haren inguruan seriotasunez lan egiten hasi gara. Hala ere, traba asko eta asko aurkitu izan ditu, gehienak, sitesaren funtzionamendu teknikoarekin lotuta. Sites-a instrumentu praktikoa da eta lan-talde baterako baliabide ezin hobea. 

Hori da hain zuzen ere, gure taldeari lantzeko egokitu zaion gaia: "praktikara eramateko baliabide onak". Ez daukagu momentuz oso argi zeintzuk izango diren gure sites-ean jarriko ditugun informazio, atal... baina bai ordea egingo duguna era planifikatu batean egitea ezinbestekoa izango dela.
 




2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala

IKT jakintzagaiaren 5. praktika saioko hausnarketa

       2014ko Urriak 31
  

      Gaurko praktika saioan, hasiera batean blog-ean lanean ibiltzeaz gain, sites-aren eraketarekin hasi gara. Taldean burutzeko jarduera bat denez, taldekide guztiak bildu eta argazki bat atera gara sites-aren "ONGI ETORRI" atalean jartzeko.

     Momentuz, ezer gutxi dakigu sites-aren inguruan, baina ziur nago asteen joanean konfiantza eskuratzen joango garela pixkanaka. Sites-aren izena "Heziteknia" izango dela erabaki dugu, izan ere, teknologia berriekin hezitzeko ideiatik eratu dugu terminoa, hori baita gure asmoa.

     Hau izan da, besteak beste gaur baliatu izan garen herramientaz sites-ean lehenengo pausoak eman ahal izateko, alegia, youtube-eko ikusentzunezko tutorial bat:




2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

IKT jakintzagaiaren 4. praktika saioko hausnarketa

 
2014ko Urriak 30

   

     Gaur IKT-ko saio praktikoan blog-aren inguruan lan egiten jarraitu dugu klaseko guztiek, eta horretaz gain, sites baten sorkuntzaz hitz egin digu irakasleak. Blog-a jada nahiko ondo menperatuta daukadala esatera ausartzen naiz, baina talde lanean sites bat sortu beharko dugula entzun dudanean, kolokan jarri zait orain arte bereganatu izan dudan konfiantza guztia, sites batekin lan egitean ez baitut esperientzia handirik izan.

   Hala ere, ziur nago era batean edo bestean, blog batekin lan egiten egon izanak sites-aren ikaskuntza eta garapen prozesuan aurrera egiten asko lagunduko didala. Beraz, gaurko saioa irudi eta hitz batekin defnitu beharko banu honako hauek hautatuko nituzke:




                                Zaindari

2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

IKT jakintzagaiaren 3. praktika saioko hausnarketa

        2014ko Urriak 23




Praktikako 3. saioa da hau. Gaurko, LOMCE legearen kontrako grebak teoria saioan oso jende gutxi etortzea eragin du eta horrez gain, gaurkoa asteko azken saio praktikoa da. Gaur ere Blog-aren eraikuntza digitalarekin jardun dugu; pixkanaka konfiantza hartzen noala sentitu dut baina hala ere, esan beharra daukat aurretik ikasteko bidea daukadala oraindik.

            Hau da momentuz blog baten kontzeptuaren inguruan daukadan ideia: Blog-a sorkuntzazko proiektu bat da, ez da ariketa sistematiko edota programatu bat, baizik eta bakoitzak bere moduan hezkuntzaren alorreko berriak, bideoak, argazkiak... bilatu, partekatu eta haien inguruan hausnartzeko eguneroko bat, hain zuzen ere, eguneroko digital bat.









2014(e)ko urriaren 17(a), ostirala

IKT jakintzagaiaren 2. praktika saioko hausnarketa

          2014ko Urriak 17



Gaur Blog-a egiten hasi gara. Blog-en munduaren inguruko sarrera izan da gure lehen kontaktua. Klaseko gehiengoak ezer gutxi dakiela konprobatu dugu. Hala ere, hori ez da atzean geratzeko aitzakia, izan ere, irakasleak gaur egungo hezkuntza sistemak eskola 2.0-ren sustapenarekin IKT-ak ezinbestekoak direla adierazi digu eta horiekin harremanetan jartzen hasteko modurik egokiena Blog baten bitartez dela. 

Momentuz, esperientziarik gabe eta zalantzaz gainezka ikusten dut nire burua, baina hala ere, Blog-a sortzen hasi naiz "Bolgger" programaren bitartez. Oraingoz arkitektura digital hau aurrera eramateko dauzkadan ereduak gure irakaslearen "Kilikaklik"  eta interneten aurkitutako "Enrique Dans"-en blog-a da. 



2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

IKT jakintzagaiaren 1. praktika saioko hausnarketa



2014ko Urriak 16


Praktikako saio honetan IKT-en praktika mundura hurbilketa azkar bat egin dugu. Informatika gelan aritu gara ordenagailuekin eta irakasleak jakintzagai honetan burutukoi ditugun proiektuak azldu dizkigu. 

Guztira bi proiektu izango dira, hain zuzen ere, Blog baten sorkuntza arkitektonikoa eta talde lan bat. Blog-aren sorkuntza bakarkako lana izango da, lehenengo proiektua izango da eta horretarako beste blogger batzuek gauzatutako blog-ak aztertu beharko ditugu. 

Saioa, ikaskide guztien aurkezpen txiki batekin amaitu da. Nik nire burua aurkeztu dut nor eta nongoa naizen esanez eta inoiz ez naizela “Blog” batekin lanean aritu adieraziz.