Ni neu

                                              
         Blog honen bitartez, IKT jakintzagaia nire bizitzako gusto edota prespektiba musikal, deportibo, akademiko, artistiko, etab-ekin lotzea daukat helburu gisa. Portfolio hitza ere erabili daiteke plataforma digital honetan gauzatuko diren ekintzen multzoa deskribatzeko.

        Blog hau, ikusentzunezko materialez gainezka dago. Gehiena IKT jakintzagaiaren kontzeptu teorikoekin lotura handia mantentzen dutenak dira, baina beste asko nire bizitza pertsonalean gauzatzen ditudan ekintza sozial eta praktikoekin berebiziko harremana mantentzen dute. 

        Blog-aren izenerako "Gizakultura" jartzea erabaki dut, nire ustez gizakia izaki kulturala delako oso. Eta hori dela eta, bizitzako aspektu guztietatik ikasi eta haietatik ondorioak ateratzea funtsezkoa dela uste dut, gizarte moduan aurrera egin ahal izateko. IKT-en alorrean gauza bera gertatzen da. Gizakia jada informazioaren era digitalean sartuta dago eta beraz, hori ere kultura bilakatzen ari da, hain zuzen ere, IKT-en kultura. Hori dela eta, esan dezaket blog honen gaia nire bizitzako gusto edota prespektiba kulturalak eta IKT eta Lehen Hezkuntzaren munduenak azaleratzen dituela. Era berean, esan dezaket blog-aren hormairudia Algortako hondartza dela, hain zuzen ere, Arrigunaga, eta hori hautatu dudala niretzako oso leku lasaia, atsegina eta era berean, alaia eta motibagarria delako.

       Aurkezpen txiki hau borobiltzeko nire pertsonaren inguruko ezaugarri batzuk argazkien bitartez adieraziko dut. Hona hemen:

  






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina