Gaur teoriako 6. saioa da. Bertan, "teknografia" gaia landu behar zuten ikasleek euren bideoak proiektatu dituzte eta hauen inguruan zertxobait aritu dira. Oso interesgarria izan da ikustea zer nolako fruituak ematen dituen gogoz egindako lan, izan ere, teknografiaren lana norberak haren bizitzako unerik garrantzitsuenen bilketa bat osatzean datza, harik eta, zure bizitza era dinamiko eta ikusentzunezko baliaide batez partekatu ahal izateko.
Oso saio berezia izan da,
ez bakarrik teknografiaren gaia nahiko interesgarria delako berez, baizik eta
emanaldi hau ikusteko soinketako gelan egon garelako guztiak proiektorearen
inguruan. Ikaskide entzule guztiak soinketa gelan zeuden eraikuntzako bloke
batzuen gainean eseri edota etzan gara eta horrek ere "ezberdin" egin
du klasea, eramangarriagoa eta dibertigarriagoa.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina