SITES etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
SITES etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

Praktika eta baliabide onen aportazio praktikoa

Hona hemen gure sites-ean landutako Lehen Hezkuntzarako baliabide digital batzuen bitartez praktikara eraman zitekeen ariketa praktiko baten aplikazioa.


Hau da ariketa honen azalpena:



Ikasgela batean ikasleak taldetxoetan jarriko dira, klase erdia alde batean eta beste erdia bestean. Klase erdi bakoitzeko talde bakoitzak mugikor bat izango du alboan. Mugikorrak watsaap aplikazioarekin lan egiteko balio izango du, komunikazio instrumentu zentral gisa. Klase erdi bakoitzeko talde bakoitzak daukan mugikorrak elkarren artean komunikatzeko ahalbidetuta daude “talde berdinean” baitaude klase erdi horretako taldetxo guztiak. Irakaslea, klase erdi bakoitzeko taldetxo bakoitzaren watsaap taldeen administratzailea izango da eta ariketa baten helburua idatziko du klase erdi bakoitzeko watsaap talde bakoitzean, desberdina bakoitzean. Talde bakoitzak mugikor bat besterik izango ez duenez, bere partaideak ondo antolatu beharko dira bakoitzak funtzio bat bete dezan, hau da, batek komunikatzailearen papera beteko du watsaap-eko taldean ariketaren inguruko zalantzak, aurkipenak, hipotesiak...  idatziz, beste batek ariketarako beharrezko informazioa bilatzen jardungo du eta beste batek, informazio hori prozesatu eta idazteaz arduratuko da. Ariketaren dinamika hauxe izango da: ikasleek irakasleak watsaparen bitartez adierazitako ariketaren helburua irakurri ondoren interneteko sare informatikoaren laguntzaz ariketa horren ebazpena idatzi eta ideien eta argazkien bitartez osatu behar izango dute power point batean. Horretarako ondo koordinatu beharko dira klase erdi bereko taldetxo guztiak eta komunikazioak berebiziko papera jokatuko du, azken batean nahiz eta fisikoki banatuta egon guztiak baitira talde berekoak.

                

        Azkenik, ordu bete igarotakoan, irakasleak watsaap taldearen bitartez, burututako lana sites batera igotzeko adieraziko die klase erdi bakoitzeko taldetxoei. Klase erdi bakoitzeko taldetxoek euren lana sitesera igo eta beste klase erddiaren aurrean aurkeztu beharko dute.


 

2014(e)ko abenduaren 16(a), asteartea

Flippear las clases: una apuesta diferente

      Honako hau, klaseak egiteko era desberdin bat azaleratzen duen slideshare bat da. Hau da, irakatsi nahi dena nola irakatsi eta batez ere, hezkuntzaren historian egin den modu desberdin batean egitea. Hezkuntzan betidanik "guztiok berdinak izatearen" eta "produktu amaitu bat" izatearen ideia landu izan da, eta hori dela eta, ikasleak ez du sekula ere bere konpetentzia pertsonalak garatzeko aukera izan.


    "Flippear" edota flipped classroom eskola 2.0-rako kontzeptu berri bat da, hain zuzen ere, sarean konektatuta lanean jardutearen metodologia didaktiko mota. Klase mota hauetan hauek dira aurrera eramaten diren printzipio nagusiak:

·         Irakasleak pentsatu eta materiala errazten du.
·         Ikasleak bere ikaskuntza prozesuaren asimilazioa hasten du.
·         Ikasleak zalantzak ikasgelan ebazten ditu.
·         Ikasleak klasean ikasi eta kolaboratzen du.
    
    Flipped Classroom-etan batez ere, ikasleek beren ikasketa proiektu propioa eratzeko bidea aurkitzea da helburua, baina aldi berean besteekin komunikatu, koordinatu eta kooperatuz.

    Gure ustez, aurkezpen honek azaleratzen duen informazioa gure gaiarekin zuzeneko lotura bat mantentzen du, izan ere, klase mota hauetan baliabide eta praktika onen erabilera egokia egitea ezinbestekoa da. Hori dela eta, oso dokumentu digital baliagarria dela irizten dugu eta edozein irakasleek begirada bat bota beharko liokeelakoan gaude.

IKT-en 3 praktika eta baliabide on

       Hona hemen gure sites-ean landutako praktika eta baliabide onen gairako hautatutako 3 baliabide gure ustez egokienak direnak Lehen Hezkuntzako ikasgeletara eramateko. Hori adierazteko Pow toon bat eratu dugu, baina hau, bideo horren transkripzioa da.
    
Talde moduan kooperatuz eta jardunez aste batzuen igaroan gai honen inguruan aurkitutako informazioa aztertzen eta horri buruzko ondorioak ateratzen egon eta gero, irizten dugu hainbat direla eskola 2.0 an aurki daitezkeen baliabideak eta haiekin egin daitezkeen praktika onak, baina 3 bereziki  diraela guretzako Lehen Hezkuntzako ikasgela batean praktikan jarri litezkeen baliabiderik onenak. Hain zuzen ere, arbel digitalak, prezziak eta sitesak.

    Arbela digitala baliabidearen praktika ona egitea ezinbestekoa da gaur egungo eskola 2.0 en funtzionamenduan. Oso garrantzitsua da baliabide hau erabiltzerakoan honako praktika hauek bereziki aurrera eramatea:
  • Ikasgelako partaide (irakasle eta ikasleak) guztien artean jarduerak burutzea
  • Jarduera horien zuzenketak gauzatzea
  • Gai teorikoen inguruko sintesiak egitea
  • Chat eta bideokonferentziak egitea
  • Ikaskide guztien artean eguneroko blog-a birpasatzea
  • Arbela digitalean dokumentatzea eta eztabaidatzea
  • Hezkuntza bereziko ikasleek arratoi barik eta karaktere handiekin lan egitea
  • Ikasleek informazioa eta errekurtso didaktikoak biltzea interneten eta hauek AD-an aurkeztea
    Prezzia, oso baliabide ona da ideiak, eskematizazioak, eta adierazpen grafiko zein audiobisual zehatzak elkarren artean lotzeko eta adierazteko. Bere erabilpen onerako praktika hauek aurrera eramatea ezinbestekoa da:
  • Hitz gakoak erabiltzea
  • Ideia zehatzak adieraztea
  • Hizkuntza grafikoarekin jolastea
  • Ikusentzunezkoak ideia baten eredu edo adibide gisa erabiltzea
    Sites-en sorkuntza oso baliabide didaktiko ona izateaz gain, pedagogikoa ere bada, izan ere, sites baten eraikuntzak ikasle sortzaileen arteko batasun eta kooperazioa ezinbestekoa egiten du. Hauek dira kontuan hartu beharreko punturik garrantzitsuenak:
  • Landu beharreko gaiaren funtsa ondo ulertzea
  • Ideien antolamendu egoki bat garatzea
  • Lanaren inguruko erabaki guztiak ikasleen artean argudiatzea
  • Prozesuan dauden ideiak paperean idaztea lehendabizi, gero sitesean isladatzeko

    Guk eraikitako informazio hau dinamiko eta interaktiboago egiteko honako aurkezpen hau azaleratzen dugu:

                                           Praktikara eramateko 3 baliabide on

2014(e)ko abenduaren 15(a), astelehena

Webquest


WebQuesta ekintza didaktiko gidatua da, Interneteko errekurtsoa erabiliz aurrera eramaten dena. Honen bidez, ikasleek abilezia kognitibo oso handiak erabiltzen dituzte eta haien lan indibidual zein kooperatiboa lantzen da. 

             Webquest-ak irakasleek erabiltzen dituzte informazioaren gizartearekin erlazionaturiko konpetentziak garatzen dituztelako. Honen lana ez da bakarrik galdera errazak erantzutea, egunerokotasunarekin erlazionaturiko gaiak lantzen dira modu motibagarri baten eta aldi berean, teknologi berriak erabiliz
.

2014(e)ko abenduaren 14(a), igandea

Storybird

Honako hau, erabiltzeko erraza den tresna digitala da. Storybird aplikazioaren bidez ipuin laburrak eta oso ikusgarriak egin daitezke. Dibertigarria izateaz gain, ikasleen sormena garatzeko tresna baliagarria da. 







SITES

Hau da praktika saioetan landu izan dugun sites-aren esteka. Bertan, baliabide eta praktika honen inguruko informazio anitz aurkituko duzue. Teoria zein praktika dago gure sites-ean beraz nahiko leku intersgarria delakoan gaude IKT-en inguruan gehiago sakontzeko.

                                                                   
                                                                 


                                         HEZITEKNIA

2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

Procomun

Jarraian aurkitu daitekeen baliabide hau, Interneten bidezko orrialde bat da. Orrialde hau oso interesgarria da irakasleentzat, bertan, irakasleek irakatsi eta ikasi dezakete hezkuntza baliabide onenekin, hau da, bere klaseak bertan prestatu eta beste irakasleekin esperientziak partekatu ditzakete.
    Beste aldetik, erabili ditzaketen hezkuntza baliabideak hurrengoak dira:
  •   Hezkuntza maila: Haur eta Lehen Hezkuntza…
  •   Ikasgaiak-Irakasgaiak: matematika, gizarte zientziak, hizkuntzak…
  •   Baliabide motak: argazkiak, ilustrazioa…
    Baliabide hau hezkuntza praktika on baterako erabili daitekela uste dugu, batez ere, irakasleek klasea antolatzeko beste modu bat da klasean dagoen monotonia apurtzeko asmoz. Hori dela eta, irakasle guztiek begirada bat bota beharko liokeela uste dugu.


                         


                                              Procomun

2014(e)ko azaroaren 3(a), astelehena

Baliabide eta praktika honak

Hona hemen gure sites-ean landutako baliabide eta praktika honen inguruan hitz egin aurretik egindako hausnarketa, eta egindako prezzia, azaltzeko zein den kontzeptu honen definizioa:

IKT-en baliabide eta praktika onen erabileraz hitz egitean, gaur egungo informazio eta komunikazio teknologiei ematen zaien arreta mota definitzea ezinbestekoa da. Horretarako gaur egun hezkuntza mundua eskola 2.0 proiektuarekin eraberritzen dagoela aipatu beharra dago eta horrekin bat, irakasleek euren ikasgeletan aplikatzen dituzten metodologia eta dinamika didaktikoak.

    Era berean, esan daiteke eskola 2.0-ren sorkuntza gaur egungo "komunikazioaren gizartea"-ren ezaugarri eta funtzionaltasunekin  lotuta dagoela. Hauek dira besteak beste ezaugarri nagusiak:
  • Gero eta gizaki teknologizatuago batzuez osatzen dago gizartea.
  • Hainbat eta hainbat dira gaur egun gizakiok komunikatzeko erabiltzen ditugun "gailuak".
  •  Ez dakigu ondo nora garamatzan teknologizazio prozesu globalizatu honek.
   Funtzionaltasunak hauek dira:
  •  Komunikazioaren gizartean bizitzeak "besteekin" bizitzen ikasteak dakar nahita ez, izan ere, etengabe konektatuta baikaude guztiok sarean partekatzen dugun informaziora.
  •  Lehen Hezkuntzako ikasleekin komunikazioaren gizartea aztertzea berebizikoa da, ildo sozial horretan aurrera jarraitu nahi bada.
  •  Teknologia berriak erabiltzea gizakia bere ibilbide sozialean komunikatzen jarraitu delaren seinale da, baina zenbaitetan era nahiko inpertsonalizatu batean.

    Esteka honen bitartez, IKT-en baliabide eta praktika honen gaiaren esanahia aztertzen eta azaltzen da:

                                                          Praktika eta baliabide onak