Saio teorikoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Saio teorikoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

"Solidotik likidora"


Honako hau teoria saioan nire lan-taldearekin gauzatutako lanaren laburpena da; sites-ean partekatuta daukat ere.

Gure taldea: 4.

Gaia: Solidotik likidora


Artikuluaren laburpena
 
Solidotik likidora, gizarte orokorrean gizarte digitalaren alfabetizazio berrietarako modelo bat eskaintzen duten artikuluak bat da. Baumanen metafora erabiliz, kultura “solidoaren” eta XlX. eta XX. mendearen arteko informazioaren kultura “likidoaren” pozizioari erreferentzia egiten zaio; zeinean 2.0 web-ak gure gaur egungo kulturako faktore anitzengan efektu esanguratsu asko dauzkan.
Alfabetizazioak eremu digital batean subjektu bezalako identitatezko garapen prozesu bat aurkeztu beharra dauka. Era berean, honek informazioarekin interakzionatzeko eta modu kritiko eta emantzipatzaile gisa birsortzeko konpetentzia intelektualen, sozial eta etikoen apropiazio esanguratsuagatik nabarmendua izan beharra dauka. Beraz, esan daiteke alfabetizazioaren meta subjektu bakoitzarengan ziberespazioaren kultura kritikoan, formalean eta autonomoan antzeztu eta parte hartzeko gaitasuna garatzea izango dela. Oro har, hau, gizarte informazionalaren hiritar guztien eskubide eta beharrizan bat da.
Garai berriek, aktore gehiago sortu dituzte, hala nola, internet, telefonia mugikorra, bideojoko eta gainontzeko baliabide digitalak. Hauek, gure esperientzia aspektu anitzetan aldatzen ari dira: aisian, komunikazio pertsonaletan, ikaskuntza-prozesuan, lan-munduan, etab. Digitala dena, kultura solidoaren eta kontsumismoaren esperientziatik ondo ezberdindutako esperientzia likidoa da, eta horrenbestez, ikuspuntu eta alfabetizazio eta aprendizai eredu berrien beharrizana du.


Bideoaren sintesia

Bideo honetan, Zygmunt Bauman soziologo Britainiarrak bere mundua eta oro har, gizartea ikusteko eta aztertzeko erak adierazten ditu. Bere diskurtsoan gizartean demokraziak izandako bilakaeraren ondorioak eta honentzako gaur egungo arriskuak azaltzen ditu. Demokraziaren bilakaerari dagokionez, Baumanek gizartea etapa trantsitorio batetan murgilduta dagoela adierazten du, hai zuzen ere, garai post-modernoan. Horri jarraiki, gaur egungo gizartean irrebersibleak diren bi ezaugarriz ere mintzatzen da, alegia, mundua interdependientea dela eta gizartea ingurugiro dilema batean murgilduta dagoela. Honentzako gaur egungo arriskuetan hauei buruz mintzatzen da: politika eta boterea elkarrengandik banatzen ari direlaz, demokrazia agora-post moderno batean murgilduta dagoelaz, eta gizakiaren kondizio indibidualaz. Amaieran, autorea bizitzaren anbibalentziaz eta poztasunaz mintzatzen da.




IKT jakintzagaieko 8. teoria saioko hausnarketa

    2014ko Abenduak 18


Gaurko IKT-ko teoria saioa, lauhilabete onetako azkena izan da. Oro har, jakintzagai honetan asko ikasi dudala eta batez ere, "gauza berriak" ikasi ditudala sentitzen dut. Nahiko prozesu zaila izan da, izan ere, gure aurrean izan ditudan baliabide digitalak oso berriak izan dira guretzako, baina azkenean, oso emaitza positiboa lortu dudalakoan nago. 

Saio honetan, orokorrean gure ikaskuntza porzesu kolaboratiboaz hitz egiten jardun dugu, zeinean, bidean edukitako zailtasunak alde batera utzi ditugula ohartu garen. Besteak beste, irakasgaiaren ebaluazio orokor bat egin dugu eta horretaz gain bideo bat ikusi dugu, meditazio mundutik zetrorren pertsona batek haren hausnarketak adierazten zituena. Gure irakaslearen iritzian, hausnarketa hauen mezua nahiz eta pixka bat mistikoa izan, badaude Lehen Hezkuntzara eramateko moduko ideia nabarmengarri batzuk. Hau da nire ustez bideoko pertsonaren mezutik gehien nabarmenduko nukeen ideia: "Las personas tendemos a fantasear mucho porque no tenemos solidas y estructuradas verdades o razonamientos en su interior".


Aipatzekoa da, irakasleak saioa amaitzean esker honak eman dizkigula berarekin ikaskuntza prozesu horretan parte hartu izanagatik eta IKT-en munduan hastapen bat izateagatik.

Honela definituko nuke azken saio hau grafiko baten bitartez:



2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

IKT jakintzagaiaren 7. teoria saioko hausnarketa

         2014ko abenduak 11


           Gaur teoriako 6. saioa da. Bertan, "teknografia" gaia landu behar zuten ikasleek euren bideoak proiektatu dituzte eta hauen inguruan zertxobait aritu dira. Oso interesgarria izan da ikustea zer nolako fruituak ematen dituen gogoz egindako lan, izan ere, teknografiaren lana norberak haren bizitzako unerik garrantzitsuenen bilketa bat osatzean datza, harik eta, zure bizitza era dinamiko eta ikusentzunezko baliaide batez partekatu ahal izateko.

Oso saio berezia izan da, ez bakarrik teknografiaren gaia nahiko interesgarria delako berez, baizik eta emanaldi hau ikusteko soinketako gelan egon garelako guztiak proiektorearen inguruan. Ikaskide entzule guztiak soinketa gelan zeuden eraikuntzako bloke batzuen gainean eseri edota etzan gara eta horrek ere "ezberdin" egin du klasea, eramangarriagoa eta dibertigarriagoa.





2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

IKT jakintzagaiaren 6. teoria saioko hausnarketa

2014ko Azaroak 27 


Gaurko saio teorikoan aurkezpenekin amaitu dugu, beraz, azken sei taldeen aurkezpenak ikusi ditugu. Oro har, aipatzekoa da talde hauek erabili izan dituzten baliabide digitalak, hala nola, pow toon, emaze eta prezzi. Landutako gaien artean hauek aurkitu ditugu gaur: konpetentzia digitala, ikaskuntza estrategak eta IKTak, eskola 2.0, Tic Tac praktika onak.... 


            Orokorrean esan daiteke gaurko taldeek ez dituztela zailtasunik izan lanak aurkezterako orduan. Denboraren antolaketaren aldetik nahiko denboralizazio ona izan dutela nabarmentzekoa da, eta horrenbestez talde hauen aurkezpenen balorazioa positiboa dela esan daiteke.

          Irudi grafiko honekin definituko nuke gaurko saioa:



2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

IKT jakintzagaiaren 5. teoria saioko hausnarketa


2014ko Azaroak 20


Gaurko teoria saioan, taldeen aurkezpenekin jarraitu dugu. Gaurkoak Konpetentzia digitala eta Eskola 2.0_Praktika Onei buruzkoak izan dira. Guztiak interes handikoak zuhertatu zaizkit baina batez ere, talde batena gustatu zait, alegia, aurkezpenak egiteko programa berezi bat erabili duena. Programa honek Emaze du izena eta power ponit-aren antzerakoa dela iruditu arren begi hutsetara, ez da ala. 

Saioa aurkezpenekin amaitu da, eta bukatu bezain laster ikaskide guztiok atsedenaldira joan gara. Hala ere, aurkezpenetan taldeek helarazitako informazioa jaso dudalaren sentsazioa daukat. 
Hauek dira aurkezpenetatik jaso ditudan ideia nagusiak:


  • Konpetentzia digitalen gaitasuna eskaera konplexuei erantzuteko eta askotariko betekizunak baliabde digitalen burutzeko ahalmena da. 
  • IKT-en bitartez ekintza eraginkorra lortzeko ezinbestekoa da kontuan izatea ezagupen, motibazio, balio etiko, jarrera, emozio eta bestelako gizarte- eta portaera-alderdien konbinazioa lortzea ezinbestekoa dela.

  • Eskola 2.0-ak IKT-en bitartez pertsonen artean komunikatzea eta lankidetzan aritzea bultzatu nahi du etengabe.

2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

IKT jakintzagaiaren 4. teoria saioko hausnarketa


    2014ko Azaroak 13


         IKT-ko saio teoriko honetan, jakintzagai honetan egin behar izango ditugun aurkezpen teorikoekin hasi gara. Gure taldeko aurkezpenean landutako gaia "solidotik likidora" izan da, hau da, web 2.0-ren alfabetizazio digitalaren inguruan hitz egiten duen artikulu bat, eta gizarte post-modernoari buruz aritzen den bideo bat. 

      Lan interesgarria izan dela iruditu zait, IKT-en munduaren alorrean gehiago sakontzeko oso baliagarria izan zaigulako. Hau izan da gure lanaren artikuluaren laburpena eta bideoaren sintesia:


Artikuluaren laburpena


Solidotik likidora, gizarte orokorrean gizarte digitalaren alfabetizazio berrietarako modelo bat eskaintzen duten artikuluak bat da. Baumanen metafora erabiliz, kultura “solidoaren” eta XlX. eta XX. mendearen arteko informazioaren kultura “likidoaren” pozizioari erreferentzia egiten zaio; zeinean 2.0 web-ak gure gaur egungo kulturako faktore anitzengan efektu esanguratsu asko dauzkan.

Alfabetizazioak eremu digital batean subjektu bezalako identitatezko garapen prozesu bat aurkeztu beharra dauka. Era berean, honek informazioarekin interakzionatzeko eta modu kritiko eta emantzipatzaile gisa birsortzeko konpetentzia intelektualen, sozial eta etikoen apropiazio esanguratsuagatik nabarmendua izan beharra dauka. Beraz, esan daiteke alfabetizazioaren meta subjektu bakoitzarengan ziberespazioaren kultura kritikoan, formalean eta autonomoan antzeztu eta parte hartzeko gaitasuna garatzea izango dela. Oro har, hau, gizarte informazionalaren hiritar guztien eskubide eta beharrizan bat da.

Garai berriek, aktore gehiago sortu dituzte, hala nola, internet, telefonia mugikorra, bideojoko eta gainontzeko baliabide digitalak. Hauek, gure esperientzia aspektu anitzetan aldatzen ari dira: aisian, komunikazio pertsonaletan, ikaskuntza-prozesuan, lan-munduan, etab. Digitala dena, kultura solidoaren eta kontsumismoaren esperientziatik ondo ezberdindutako esperientzia likidoa da, eta horrenbestez, ikuspuntu eta alfabetizazio eta aprendizai eredu berrien beharrizana du.


Bideoaren sintesia


Bideo honetan, Zygmunt Bauman soziologo Britainiarrak bere mundua eta oro har, gizartea ikusteko eta aztertzeko erak adierazten ditu. Bere diskurtsoan gizartean demokraziak izandako bilakaeraren ondorioak eta honentzako gaur egungo arriskuak azaltzen ditu. Demokraziaren bilakaerari dagokionez, Baumanek gizartea etapa trantsitorio batetan murgilduta dagoela adierazten du, hai zuzen ere, garai post-modernoan. Horri jarraiki, gaur egungo gizartean irrebersibleak diren bi ezaugarriz ere mintzatzen da, alegia, mundua interdependientea dela eta gizartea ingurugiro dilema batean murgilduta dagoela. Honentzako gaur egungo arriskuetan hauei buruz mintzatzen da: politika eta boterea elkarrengandik banatzen ari direlaz, demokrazia agora-post moderno batean murgilduta dagoelaz, eta gizakiaren kondizio indibidualaz. Amaieran, autorea bizitzaren anbibalentziaz eta poztasunaz mintzatzen da.





2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

IKT jakintzagaiaren 3. teoria saioko hausnarketa

              2014ko urriak 30



Gaur 3. teoria saioa izan da. Bertan bideo bat ikusi dugu eta ondoren honen inguruko hausnarketa bat egin dugu. Bideo hau "Visiones disruptivas de la educacion" du izena eta Maria Acaso, Madrileko Unibertsitate Computenseko arte ederretako irakasle tituladuna da.

Honen arabera, egungo hezkuntza eredu zaharkitua hautsi eta berri bat eraiki beharra dago; horretarako garatu beharreko bost puntu xedatzen ditu: boterea, ikuszezintasuna, espazioa eta denbora eta ezagutza. Horretaz gain, irakasle honek ikasleek bere ikasketa prozesuen autoebaluazio edota auto-hausnarketarako saioak eduki beharko lituzketela azpimarratzen du. Azkenik, klase amaierarako, irakasleak taldeetan banatu gaitu hemendik aurrera teoria saioetan burutu beharko dugun proiektu bat lantzen hasteko, hain zuzen ere"solidotik likidora" gaiaren inguruan.

Hau izan da, klasean ikusitako bideoa:



2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

IKT jakintzagaiaren 2. teoria saioko hausnarketa

2014ko Urriak 23



Gaur 2. saio teorikoa da. Ez da jende asko etorri klasera, izan ere, gaur greba eguna izanda ez da asistentzia handirik egon ikaskideen partetik. Hori dela eta, irakasleak Klaseko partaide gehienen asistentzia falta dela eta, irakasleak ezin izan du planifikatutako edukiekin aurrera egin, eta ondorioz, lauhilabetean zehar egiteke dauden zeregin eta lanei buruz mintzatu da.

Oro har, “Ikaskuntza gurpila” izeneko proiektua taldeka burutuko dugula adierazi digu. Bertan, zenbait gaiei buruzko lanak aurkeztu beharko ditugu, eta hori egin eta gero, gainerako taldekideen lana ebaluatu beharko dugu.


Informazio hau jaso ondoren, IKT-ren jakintzagaian aurkitu ahalko ditudan erronka guztietaz hausnartu dut, baina azkenean honako ondorio zehatz hau atera dut: naiz eta bidea zaila izan gauza gehiago ditut ikasteko galtzeko baino.



2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

IKT jakintzagaiaren 1. teoria saioko hausnarketa



      2014ko urriaren 16a

      
      Gaur, urriak 16 IKT jakintzagaiko aurkezpena izan dugu. Hasiera batean, IKT-ak zer zire eta hauek Lehen Hezkuntzara aplikatuta nola landuko genituzkeenari buruzko ideia orokor bat neukan, baina saio ordua eta irakaslearen azalpenak aurrera joan ahala zenbait kontzeptu eta ideia eraldatu edota berritu egin ditut. IKT-ak informazio eta komunikaziorako teknologiak dira, hau da esparru ikusentzuneko esparruan erabiltzen diren baliabide digitalak. Hauek ere, gure graduarekiko lotura handia mantentzen dute, eskola 2.0-ko ardatz nagusia baitira. 

      IKT-ei esker, hezkuntzak etorkizunari so egiten dio, hau da, ikasleak hezi eta ezagutzak irakasteko metodologia edota herramienta berritzaileak dira. Saio teoriko honen bitartez, IKT-etara eta Lehen Hezkuntzarako aplikazio orokorraz aritu gara, eta horretarako jarraituko dugun irizpide nagusia Blog baten sorkuntza izango dela.

  Hori dela eta, gaurko saioari hitz edo irudi bat jarri behar banioke hauexek hautatuko nituzke:





                          Ezjakintasuna