2014ko Azaroak 13
IKT-ko saio teoriko honetan, jakintzagai honetan egin behar izango ditugun aurkezpen teorikoekin hasi gara. Gure taldeko aurkezpenean landutako gaia "solidotik likidora" izan da, hau da, web 2.0-ren alfabetizazio digitalaren inguruan hitz egiten duen artikulu bat, eta gizarte post-modernoari buruz aritzen den bideo bat.
IKT-ko saio teoriko honetan, jakintzagai honetan egin behar izango ditugun aurkezpen teorikoekin hasi gara. Gure taldeko aurkezpenean landutako gaia "solidotik likidora" izan da, hau da, web 2.0-ren alfabetizazio digitalaren inguruan hitz egiten duen artikulu bat, eta gizarte post-modernoari buruz aritzen den bideo bat.
Lan interesgarria izan dela
iruditu zait, IKT-en munduaren alorrean gehiago sakontzeko oso baliagarria izan
zaigulako. Hau izan da gure lanaren artikuluaren laburpena eta bideoaren
sintesia:
Artikuluaren laburpena
Solidotik
likidora, gizarte orokorrean gizarte digitalaren alfabetizazio berrietarako
modelo bat eskaintzen duten artikuluak bat da. Baumanen metafora erabiliz,
kultura “solidoaren” eta XlX. eta XX. mendearen arteko informazioaren kultura
“likidoaren” pozizioari erreferentzia egiten zaio; zeinean 2.0 web-ak gure gaur
egungo kulturako faktore anitzengan efektu esanguratsu asko dauzkan.
Alfabetizazioak
eremu digital batean subjektu bezalako identitatezko garapen prozesu bat
aurkeztu beharra dauka. Era berean, honek informazioarekin interakzionatzeko
eta modu kritiko eta emantzipatzaile gisa birsortzeko konpetentzia
intelektualen, sozial eta etikoen apropiazio esanguratsuagatik nabarmendua izan
beharra dauka. Beraz, esan daiteke alfabetizazioaren meta subjektu
bakoitzarengan ziberespazioaren kultura kritikoan, formalean eta autonomoan
antzeztu eta parte hartzeko gaitasuna garatzea izango dela. Oro har, hau,
gizarte informazionalaren hiritar guztien eskubide eta beharrizan bat da.
Garai
berriek, aktore gehiago sortu dituzte, hala nola, internet, telefonia
mugikorra, bideojoko eta gainontzeko baliabide digitalak. Hauek, gure
esperientzia aspektu anitzetan aldatzen ari dira: aisian, komunikazio
pertsonaletan, ikaskuntza-prozesuan, lan-munduan, etab. Digitala dena, kultura
solidoaren eta kontsumismoaren esperientziatik ondo ezberdindutako esperientzia
likidoa da, eta horrenbestez, ikuspuntu eta alfabetizazio eta aprendizai eredu
berrien beharrizana du.
Bideoaren sintesia
Bideo
honetan, Zygmunt Bauman soziologo Britainiarrak bere mundua eta oro har,
gizartea ikusteko eta aztertzeko erak adierazten ditu. Bere diskurtsoan
gizartean demokraziak izandako bilakaeraren ondorioak eta honentzako gaur
egungo arriskuak azaltzen ditu. Demokraziaren bilakaerari dagokionez, Baumanek
gizartea etapa trantsitorio batetan murgilduta dagoela adierazten du, hai zuzen
ere, garai post-modernoan. Horri jarraiki, gaur egungo gizartean irrebersibleak
diren bi ezaugarriz ere mintzatzen da, alegia, mundua interdependientea dela
eta gizartea ingurugiro dilema batean murgilduta dagoela. Honentzako gaur
egungo arriskuetan hauei buruz mintzatzen da: politika eta boterea
elkarrengandik banatzen ari direlaz, demokrazia agora-post moderno batean murgilduta
dagoelaz, eta gizakiaren kondizio indibidualaz. Amaieran, autorea bizitzaren
anbibalentziaz eta poztasunaz mintzatzen da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina