Getxoko "Andres Isasi" musika
eskolako banda, 1996. urtean sortu zen. Hasiera batean, partaide gutxi zeuzkan
bere barnean, baina pixkanaka jendea bertan jotzera apuntatzen hasi zen eta
banda ere hazi egin zen. 2000. urtean jada bi banda bereizteko premia sortu
zen, alegia, "banda txiki" eta "banda handia". Gaur egun 30
bat dira banda bakoitzean dauden pertsonak. Hasiera batean, Asier Ituarte euskal konposatzailea zen bandako zuzendaria, baina orain Alfontso Vila-k hartu du erreleboa.
Nik txiki-txikitatik parte hartu izan dut
banda honetan, hasiera batean txikian eta ondoren handian. Niretzako oso
esperientzia positiboa izan da, harekin lagun berriak egin, bidaiatu, musika
jo, ikasi eta ondo pasatzeko parada izan baitut. Ezin dezaket ezer txarrik esan
haren inguruan, musikak desegin baino eratzen, lotzen eta sortzen baitu, bere
helburu nagusia "harmonia" bilatzea baita.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina