Hona
hemen gure sites-ean landutako baliabide eta praktika honen inguruan hitz egin
aurretik egindako hausnarketa, eta egindako prezzia, azaltzeko zein den
kontzeptu honen definizioa:
IKT-en baliabide
eta praktika onen erabileraz hitz egitean, gaur egungo informazio eta
komunikazio teknologiei ematen zaien arreta mota definitzea ezinbestekoa da.
Horretarako gaur egun hezkuntza mundua eskola 2.0 proiektuarekin eraberritzen
dagoela aipatu beharra dago eta horrekin bat, irakasleek euren ikasgeletan
aplikatzen dituzten metodologia eta dinamika didaktikoak.
Era berean, esan daiteke
eskola 2.0-ren sorkuntza gaur egungo "komunikazioaren
gizartea"-ren ezaugarri eta funtzionaltasunekin lotuta dagoela.
Hauek dira besteak beste ezaugarri nagusiak:
- Gero eta
gizaki teknologizatuago batzuez osatzen dago gizartea.
- Hainbat eta
hainbat dira gaur egun gizakiok komunikatzeko erabiltzen ditugun
"gailuak".
- Ez dakigu ondo nora garamatzan teknologizazio prozesu globalizatu honek.
Funtzionaltasunak hauek dira:
- Komunikazioaren
gizartean bizitzeak "besteekin" bizitzen ikasteak dakar nahita
ez, izan ere, etengabe konektatuta baikaude guztiok sarean partekatzen
dugun informaziora.
- Lehen
Hezkuntzako ikasleekin komunikazioaren gizartea aztertzea berebizikoa da,
ildo sozial horretan aurrera jarraitu nahi bada.
- Teknologia berriak erabiltzea gizakia bere ibilbide sozialean komunikatzen jarraitu delaren seinale da, baina zenbaitetan era nahiko inpertsonalizatu batean.
Esteka honen
bitartez, IKT-en baliabide eta praktika honen gaiaren esanahia aztertzen eta
azaltzen da:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina