Hau da ariketa
honen azalpena:
Ikasgela batean ikasleak taldetxoetan jarriko dira, klase erdia alde batean
eta beste erdia bestean. Klase erdi bakoitzeko talde bakoitzak mugikor bat
izango du alboan. Mugikorrak watsaap aplikazioarekin lan egiteko balio izango
du, komunikazio instrumentu zentral gisa. Klase erdi bakoitzeko talde bakoitzak
daukan mugikorrak elkarren artean komunikatzeko ahalbidetuta daude “talde
berdinean” baitaude klase erdi horretako taldetxo guztiak. Irakaslea, klase
erdi bakoitzeko taldetxo bakoitzaren watsaap taldeen administratzailea izango
da eta ariketa baten helburua idatziko du klase erdi bakoitzeko watsaap talde
bakoitzean, desberdina bakoitzean. Talde bakoitzak mugikor bat besterik izango
ez duenez, bere partaideak ondo antolatu beharko dira bakoitzak funtzio bat
bete dezan, hau da, batek komunikatzailearen papera beteko du watsaap-eko
taldean ariketaren inguruko zalantzak, aurkipenak, hipotesiak... idatziz,
beste batek ariketarako beharrezko informazioa bilatzen jardungo du eta beste
batek, informazio hori prozesatu eta idazteaz arduratuko da. Ariketaren
dinamika hauxe izango da: ikasleek irakasleak watsaparen bitartez adierazitako
ariketaren helburua irakurri ondoren interneteko sare informatikoaren laguntzaz
ariketa horren ebazpena idatzi eta ideien eta argazkien bitartez osatu behar
izango dute power point batean. Horretarako ondo koordinatu beharko dira klase
erdi bereko taldetxo guztiak eta komunikazioak berebiziko papera jokatuko du,
azken batean nahiz eta fisikoki banatuta egon guztiak baitira talde berekoak.
Azkenik, ordu bete igarotakoan, irakasleak watsaap
taldearen bitartez, burututako lana sites batera igotzeko adieraziko die klase erdi bakoitzeko taldetxoei.
Klase erdi bakoitzeko taldetxoek euren lana sitesera igo eta beste klase erddiaren aurrean aurkeztu beharko
dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina