Honako hau teoria saioan nire lan-taldearekin gauzatutako lanaren laburpena da; sites-ean partekatuta daukat ere.
Gure taldea: 4.
Gaia: Solidotik
likidora
Artikuluaren laburpena
Solidotik
likidora, gizarte orokorrean gizarte digitalaren alfabetizazio berrietarako
modelo bat eskaintzen duten artikuluak bat da. Baumanen metafora erabiliz,
kultura “solidoaren” eta XlX. eta XX. mendearen arteko informazioaren kultura
“likidoaren” pozizioari erreferentzia egiten zaio; zeinean 2.0 web-ak gure gaur
egungo kulturako faktore anitzengan efektu esanguratsu asko dauzkan.
Alfabetizazioak
eremu digital batean subjektu bezalako identitatezko garapen prozesu bat
aurkeztu beharra dauka. Era berean, honek informazioarekin interakzionatzeko
eta modu kritiko eta emantzipatzaile gisa birsortzeko konpetentzia
intelektualen, sozial eta etikoen apropiazio esanguratsuagatik nabarmendua izan
beharra dauka. Beraz, esan daiteke alfabetizazioaren meta subjektu
bakoitzarengan ziberespazioaren kultura kritikoan, formalean eta autonomoan
antzeztu eta parte hartzeko gaitasuna garatzea izango dela. Oro har, hau,
gizarte informazionalaren hiritar guztien eskubide eta beharrizan bat da.
Garai
berriek, aktore gehiago sortu dituzte, hala nola, internet, telefonia
mugikorra, bideojoko eta gainontzeko baliabide digitalak. Hauek, gure
esperientzia aspektu anitzetan aldatzen ari dira: aisian, komunikazio pertsonaletan,
ikaskuntza-prozesuan, lan-munduan, etab. Digitala dena, kultura solidoaren eta
kontsumismoaren esperientziatik ondo ezberdindutako esperientzia likidoa da,
eta horrenbestez, ikuspuntu eta alfabetizazio eta aprendizai eredu berrien
beharrizana du.
Bideoaren sintesia
Bideo
honetan, Zygmunt Bauman soziologo Britainiarrak bere mundua eta oro har,
gizartea ikusteko eta aztertzeko erak adierazten ditu. Bere diskurtsoan
gizartean demokraziak izandako bilakaeraren ondorioak eta honentzako gaur egungo
arriskuak azaltzen ditu. Demokraziaren bilakaerari dagokionez, Baumanek
gizartea etapa trantsitorio batetan murgilduta dagoela adierazten du, hai zuzen
ere, garai post-modernoan. Horri jarraiki, gaur egungo gizartean irrebersibleak
diren bi ezaugarriz ere mintzatzen da, alegia, mundua interdependientea dela
eta gizartea ingurugiro dilema batean murgilduta dagoela. Honentzako gaur
egungo arriskuetan hauei buruz mintzatzen da: politika eta boterea
elkarrengandik banatzen ari direlaz, demokrazia agora-post moderno batean
murgilduta dagoelaz, eta gizakiaren kondizio indibidualaz. Amaieran, autorea
bizitzaren anbibalentziaz eta poztasunaz mintzatzen da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina