Gaur 3. teoria saioa izan da. Bertan bideo bat ikusi dugu eta ondoren honen inguruko hausnarketa bat egin dugu. Bideo hau "Visiones disruptivas de la educacion" du izena eta Maria Acaso, Madrileko Unibertsitate Computenseko arte ederretako irakasle tituladuna da.
Honen arabera,
egungo hezkuntza eredu zaharkitua hautsi eta berri bat eraiki beharra dago;
horretarako garatu beharreko bost puntu xedatzen ditu: boterea,
ikuszezintasuna, espazioa eta denbora eta ezagutza. Horretaz gain, irakasle
honek ikasleek bere ikasketa prozesuen autoebaluazio edota auto-hausnarketarako
saioak eduki beharko lituzketela azpimarratzen du. Azkenik, klase amaierarako,
irakasleak taldeetan banatu gaitu hemendik aurrera teoria saioetan burutu
beharko dugun proiektu bat lantzen hasteko, hain zuzen ere"solidotik likidora" gaiaren inguruan.
Hau izan da, klasean ikusitako bideoa:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina