"La Kantera Skate Eskola" 2008an
sortu zen skate eskola bat da, Borja Casas Algortako skater lokalaren
ekimenaren eskutik. Borjak txikitatik patinatu izan du Arrigunaga hondartza
ondoko "La Kantera"-ko skatepark-ean, eta nagusitan, bertan
ikasitakoa belaunaldi gazteei erakutsi eta horrela "skate-aren
kulturak" aurrera jarraitu dezanaren asmoarekin skate eskola bat sortzea
erabaki zuen. Bere ekimenari esker, Getxoko udalerriko gazte askok skate
munduan haien lehen hastapenak izan dituzte eta pixkanaka afizio deportiboa
eskuratuz joan dira. Egun, eskola honek Getxoko skate club-arekin zuzenean
parte hartzen du, gazteenei patinatzen-ikasten-hasteko aukera eskeiniz.
Nik Borjaren ekimen sortzaile honetan parte
hartzen dut duela bi urtetik, izan ere, Borjak aditzera ematen duen ideia
ekimentsua nire printzipio deportibo eta moralekin bat egiten du; hain zuzen
ere, patinatu, ikasi eta ondo pasatzearekin. Honako hau, "Feel the
difference" enpresa artistikoarekin egindako kolaborazio bat izan zen,
zeinean gure eskolaren eta Getxo skate Club-aren irudia bateratuta agertzen den
nire patinatzeko eran.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina