Praktikako 3. saioa da hau. Gaurko, LOMCE legearen kontrako grebak teoria saioan oso jende gutxi etortzea eragin du eta horrez gain, gaurkoa asteko azken saio praktikoa da. Gaur ere Blog-aren eraikuntza digitalarekin jardun dugu; pixkanaka konfiantza hartzen noala sentitu dut baina hala ere, esan beharra daukat aurretik ikasteko bidea daukadala oraindik.
Hau da momentuz blog baten kontzeptuaren inguruan daukadan ideia: Blog-a
sorkuntzazko proiektu bat da, ez da ariketa sistematiko edota programatu bat,
baizik eta bakoitzak bere moduan hezkuntzaren alorreko berriak, bideoak,
argazkiak... bilatu, partekatu eta haien inguruan hausnartzeko eguneroko bat,
hain zuzen ere, eguneroko digital bat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina