Honako hau hiru urtez grabatzen ibili
nintzen skate bideoa da. Oso prozesu zaila izan zen, ez baitnuen bideokamara
propiorik eta lagunei eskatu behar baitnien niri bideo zatiak grabatzeko
faboreak etengabe. Beraz, esan beharra daukat naiz eta bideoan ni patinatzen
agertu uneoro, ezin izango nukeela amaitu izan ez balitz izango haien laguntzagatik.
5 minuturako 3 urteko bideoa egin izanak
begi hutsetan denbora galtze hutsa dela iruditu dezake, baina ez da horrela.
Zekulako sakrifizio fisiko, psikologiko eta soziala izan da, baina azkenean
esan dezaket pena merezi izan duela. Bideoa ikustean nire esfortsua ikusten dut
beti, eta hori nire ustez bizitza honetako funtsa da, alegia, "Dena
delakoa, pertsona batek zerbaitengatiko egiten duen esfortsua". Bideoak "The evolution" dauka izena, alegia, 3 urteetan zehar proiektu honek izandako bilakaera edota eboluzioa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina