2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

Karatea

           Karatea, nik txikitatik praktikatzen dudan arte martziala da, 6 urteetatik hain zuzen ere. Hasiera batean, ikastolan hasi nintzen eskolaz kanpoko ekintza gisa, baina bi urte pasatakoan nire herrian dagoen gimnasio batera igaro nintzen entrenatzera, eta gaur arte. Gaur egun jada gerriko marroia daukat eta beltza lortzeko azterketa baterako prestatzen nabil. Ez da erronka erraza gerriko beltza ateratzea baina denbora enborari emanez lortuko dudalakoan nago.

Karatea, oso kirol berezia da. Izatez ez da lehiaketarako kirol pentsatu bat, egitan, antzinako Japoneko Okinawa irlako nekazariek, jauntxoen soldaduetatik defendatzeko praktikatzen zuten "arma gabeko" borroka zen. Arma gabe eta zure aurkariaren indarraz baliatuz hura desarmatu eta suntsitzeko balio duen artea da.


Niretzat karatea, kontrol pertsonala aurkitzen laguntzen didan ekintza bat da. Horretaz gain, energia negatiboa kanporatzen laguntzen dit eta batez ere pertsona gisa garatzeko aukera on bat heman izan dit. Hori dela eta, arte hau praktikatzen jarraitzea gustatuko litzaidake, gerriko beltza lortu eta etorkizun batean nik ere agian nire maisua bezalaxe eskolaz kanpoko ekintza eman ahal izateko eskola batean.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina