Hau da
nire Portfolioaren azken hausnarketa. Orokorrean, balantze positibo bat egiten
dut, eta horren inguruan pixkat hitz egiteko honako ikusentzunezko hau
azaleratzen dizuet:
2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala
2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna
"Solidotik likidora"
Honako hau teoria saioan nire lan-taldearekin gauzatutako lanaren laburpena da; sites-ean partekatuta daukat ere.
Gure taldea: 4.
Gaia: Solidotik
likidora
Artikuluaren laburpena
Solidotik
likidora, gizarte orokorrean gizarte digitalaren alfabetizazio berrietarako
modelo bat eskaintzen duten artikuluak bat da. Baumanen metafora erabiliz,
kultura “solidoaren” eta XlX. eta XX. mendearen arteko informazioaren kultura
“likidoaren” pozizioari erreferentzia egiten zaio; zeinean 2.0 web-ak gure gaur
egungo kulturako faktore anitzengan efektu esanguratsu asko dauzkan.
Alfabetizazioak
eremu digital batean subjektu bezalako identitatezko garapen prozesu bat
aurkeztu beharra dauka. Era berean, honek informazioarekin interakzionatzeko
eta modu kritiko eta emantzipatzaile gisa birsortzeko konpetentzia
intelektualen, sozial eta etikoen apropiazio esanguratsuagatik nabarmendua izan
beharra dauka. Beraz, esan daiteke alfabetizazioaren meta subjektu
bakoitzarengan ziberespazioaren kultura kritikoan, formalean eta autonomoan
antzeztu eta parte hartzeko gaitasuna garatzea izango dela. Oro har, hau,
gizarte informazionalaren hiritar guztien eskubide eta beharrizan bat da.
Garai
berriek, aktore gehiago sortu dituzte, hala nola, internet, telefonia
mugikorra, bideojoko eta gainontzeko baliabide digitalak. Hauek, gure
esperientzia aspektu anitzetan aldatzen ari dira: aisian, komunikazio pertsonaletan,
ikaskuntza-prozesuan, lan-munduan, etab. Digitala dena, kultura solidoaren eta
kontsumismoaren esperientziatik ondo ezberdindutako esperientzia likidoa da,
eta horrenbestez, ikuspuntu eta alfabetizazio eta aprendizai eredu berrien
beharrizana du.
Bideoaren sintesia
Bideo
honetan, Zygmunt Bauman soziologo Britainiarrak bere mundua eta oro har,
gizartea ikusteko eta aztertzeko erak adierazten ditu. Bere diskurtsoan
gizartean demokraziak izandako bilakaeraren ondorioak eta honentzako gaur egungo
arriskuak azaltzen ditu. Demokraziaren bilakaerari dagokionez, Baumanek
gizartea etapa trantsitorio batetan murgilduta dagoela adierazten du, hai zuzen
ere, garai post-modernoan. Horri jarraiki, gaur egungo gizartean irrebersibleak
diren bi ezaugarriz ere mintzatzen da, alegia, mundua interdependientea dela
eta gizartea ingurugiro dilema batean murgilduta dagoela. Honentzako gaur
egungo arriskuetan hauei buruz mintzatzen da: politika eta boterea
elkarrengandik banatzen ari direlaz, demokrazia agora-post moderno batean
murgilduta dagoelaz, eta gizakiaren kondizio indibidualaz. Amaieran, autorea
bizitzaren anbibalentziaz eta poztasunaz mintzatzen da.
"Saregune"
Berri honek Saregune proiektuaz dihardu. Saregune garapen komunitariorako zentro bat da, hain zuzen ere Sartu Alava Gizarteratze Elkartearen proiektua da, zeinaren helburu nagusia egoera ahuletan dauden pertsonak gizarteratzen laguntzea eta pertsona eta ingurune integratzaileak sustatzea den.
Teknologia berriak gasteiztar guztiei hurbiltzea du xede, formakuntza ardatz nagusia izanik. Bertan egiten den lana hobeto ezagutu nahi izan du Hirinet-ek eta Ainara Pérez Saregune proiektuaren arduraduna eta hezitzailea eta Estibaliz Cáceres teknologia berrietan hezitzailearekin solas egin du...
Hona hemen berri digitalaren esteka:
Saregune
«IKTen sektorean bezero gehiago daude profesionalak baino»
Berri hau, IKT-ak telekomunikazioen munduan izaten ari diren onuretaz
mintzatzen da. Oro har, azaleratzen du Banda zabala edo 4G esaten zaion teknologiak sekulako
igoera izango duela aurreikusten dutela. 4Gak
eskaintzen duena da gailu ezberdinen artean konektatuta egotea. Horrela,
seinale kaskarra dagoen lekuetara informazioa bidaltzea errazten du.
Telekomunikazioko
profesionalentzat eta beste sektoreetan lan egiten dutenentzat. Bi esparru
horietako pertsonentzat antolatu du Euskadiko Telekomunikazio Eskola Ofizialak Telekogaua izeneko jardunaldia.
«IKTen [informazioaren eta komunikazioaren teknologien] esparruak etorkizun
oparoa dauka,
Hona hemen berri digitalaren esteka:
"Eusko Jaurlaritzak IKT-en hobekuntza sustatzen du"
Berri honetan, Eusko Jaurlaritzak IKT-en hobekuntza
"Living Lab" izenekoen bitartez sustatzen duela adierazten da. Ekimen
horretan, Eusko Jaurlaritzak bi proiektu
pilotutan hartzen du parte, Osasun eta Kontsumo Sailaren (Osakidetza eta
Osarean) eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
bitartez.
Ergolab
ekimena, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo
Sailak Berrikuntza Zuzendaritzaren bitartez bultzatzen duena, 2012aren hasieran
sortu da, Euskadiko 2015 Agenda Digitalaren eta "living lab" eta
"ergonomia digitala" kontzeptuen esparruan. Ekimen horren helburu
nagusia da enpresei beren ergonomia digitala ziurtatuko dituzten produktu
berriak sektore digitalean garatzeko aukera erraztea. Hain zuzen ere,
herritarrentzat erabilerrazagoak eta irisgarriagoak diren produktu edo zerbitzu
digitalak sortzea...
Hona hemen berri digitalaren esteka:
IKT jakintzagaieko 8. teoria saioko hausnarketa
2014ko Abenduak 18
Gaurko IKT-ko teoria saioa, lauhilabete onetako azkena izan da. Oro har, jakintzagai honetan asko ikasi dudala eta batez ere, "gauza berriak" ikasi ditudala sentitzen dut. Nahiko prozesu zaila izan da, izan ere, gure aurrean izan ditudan baliabide digitalak oso berriak izan dira guretzako, baina azkenean, oso emaitza positiboa lortu dudalakoan nago.
Gaurko IKT-ko teoria saioa, lauhilabete onetako azkena izan da. Oro har, jakintzagai honetan asko ikasi dudala eta batez ere, "gauza berriak" ikasi ditudala sentitzen dut. Nahiko prozesu zaila izan da, izan ere, gure aurrean izan ditudan baliabide digitalak oso berriak izan dira guretzako, baina azkenean, oso emaitza positiboa lortu dudalakoan nago.
Saio honetan, orokorrean gure ikaskuntza porzesu
kolaboratiboaz hitz egiten jardun dugu, zeinean, bidean edukitako zailtasunak
alde batera utzi ditugula ohartu garen. Besteak beste, irakasgaiaren ebaluazio
orokor bat egin dugu eta horretaz gain bideo bat ikusi dugu, meditazio mundutik
zetrorren pertsona batek haren hausnarketak adierazten zituena. Gure
irakaslearen iritzian, hausnarketa hauen mezua nahiz eta pixka bat mistikoa
izan, badaude Lehen Hezkuntzara eramateko moduko ideia nabarmengarri batzuk.
Hau da nire ustez bideoko pertsonaren mezutik gehien nabarmenduko nukeen ideia:
"Las personas tendemos a fantasear mucho porque no tenemos solidas y estructuradas
verdades o razonamientos en su interior".
Aipatzekoa da, irakasleak saioa amaitzean esker honak eman
dizkigula berarekin ikaskuntza prozesu horretan parte hartu izanagatik eta
IKT-en munduan hastapen bat izateagatik.
Honela definituko nuke azken saio hau grafiko baten bitartez:
IKT jakintzagaieko 14. praktika saioko hausnarketa
2014ko Abenduak 18
Honako hau azken praktika saioa izan da. Lauhilabete honetan 12 izan ditugu guztira eta gaurkoa azkena da. Oro har, nire sites-aren taldeko ariketa praktiko bat egiten jardun dugu. Ariketa "ikasgela batean watsaap aplikazio mobila erabiltzea"-n zetzan, ariketa praktiko bat egiteko eta ondoren egindakoa sites batera igotzeko. Orokorrean nahiko emaitza positiboa lortu dugula esan dezaket, izan ere, ikaskide guztiak nahiko motibatuta ikusi ditut bete beharreko atazaren aurrean.
Honako hau azken praktika saioa izan da. Lauhilabete honetan 12 izan ditugu guztira eta gaurkoa azkena da. Oro har, nire sites-aren taldeko ariketa praktiko bat egiten jardun dugu. Ariketa "ikasgela batean watsaap aplikazio mobila erabiltzea"-n zetzan, ariketa praktiko bat egiteko eta ondoren egindakoa sites batera igotzeko. Orokorrean nahiko emaitza positiboa lortu dugula esan dezaket, izan ere, ikaskide guztiak nahiko motibatuta ikusi ditut bete beharreko atazaren aurrean.
Ondoren, soinketa gelara lekualdatu gara ikaskideok
ikusentzunezko bat ikusteko asmoz bertako proiektore digitalean. Azkenean, ezin
izan dugu bideo hori ikusi, arazo tekniko ugari izan baititu irakasleak
ordenagailuarekin. Hala ere, nik eta beste bi ikaskideok irakaslea laguntzen saiatu
gara arazo tekniko horiei aurre egiten, baina azkenean ezin izan dugu nahi
genuen bideoa ikusi. Halaber, oso saio interesgarria izan dela ondorioztatu du,
zeren eta, irakasleak gure ikaskuntza-prozesuaren inguruko hausnarketa global
bat egin duelako.
Hona hemen azken saio hau definitzeko erabiltzea gustatuko
litzaidakeen adierazpen grafikoa:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)