2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

IKT jakintzagaieko 8. teoria saioko hausnarketa

    2014ko Abenduak 18


Gaurko IKT-ko teoria saioa, lauhilabete onetako azkena izan da. Oro har, jakintzagai honetan asko ikasi dudala eta batez ere, "gauza berriak" ikasi ditudala sentitzen dut. Nahiko prozesu zaila izan da, izan ere, gure aurrean izan ditudan baliabide digitalak oso berriak izan dira guretzako, baina azkenean, oso emaitza positiboa lortu dudalakoan nago. 

Saio honetan, orokorrean gure ikaskuntza porzesu kolaboratiboaz hitz egiten jardun dugu, zeinean, bidean edukitako zailtasunak alde batera utzi ditugula ohartu garen. Besteak beste, irakasgaiaren ebaluazio orokor bat egin dugu eta horretaz gain bideo bat ikusi dugu, meditazio mundutik zetrorren pertsona batek haren hausnarketak adierazten zituena. Gure irakaslearen iritzian, hausnarketa hauen mezua nahiz eta pixka bat mistikoa izan, badaude Lehen Hezkuntzara eramateko moduko ideia nabarmengarri batzuk. Hau da nire ustez bideoko pertsonaren mezutik gehien nabarmenduko nukeen ideia: "Las personas tendemos a fantasear mucho porque no tenemos solidas y estructuradas verdades o razonamientos en su interior".


Aipatzekoa da, irakasleak saioa amaitzean esker honak eman dizkigula berarekin ikaskuntza prozesu horretan parte hartu izanagatik eta IKT-en munduan hastapen bat izateagatik.

Honela definituko nuke azken saio hau grafiko baten bitartez:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina