2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

IKT jakintzagaiaren 7. teoria saioko hausnarketa

         2014ko abenduak 11


           Gaur teoriako 6. saioa da. Bertan, "teknografia" gaia landu behar zuten ikasleek euren bideoak proiektatu dituzte eta hauen inguruan zertxobait aritu dira. Oso interesgarria izan da ikustea zer nolako fruituak ematen dituen gogoz egindako lan, izan ere, teknografiaren lana norberak haren bizitzako unerik garrantzitsuenen bilketa bat osatzean datza, harik eta, zure bizitza era dinamiko eta ikusentzunezko baliaide batez partekatu ahal izateko.

Oso saio berezia izan da, ez bakarrik teknografiaren gaia nahiko interesgarria delako berez, baizik eta emanaldi hau ikusteko soinketako gelan egon garelako guztiak proiektorearen inguruan. Ikaskide entzule guztiak soinketa gelan zeuden eraikuntzako bloke batzuen gainean eseri edota etzan gara eta horrek ere "ezberdin" egin du klasea, eramangarriagoa eta dibertigarriagoa.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina