2014(e)ko abenduakren 19(a), ostirala

Azken hausnarketa

Hau da nire Portfolioaren azken hausnarketa. Orokorrean, balantze positibo bat egiten dut, eta horren inguruan pixkat hitz egiteko honako ikusentzunezko hau azaleratzen dizuet:








2014(e)ko abenduakren 18(a), osteguna

"Solidotik likidora"


Honako hau teoria saioan nire lan-taldearekin gauzatutako lanaren laburpena da; sites-ean partekatuta daukat ere.

Gure taldea: 4.

Gaia: Solidotik likidora


Artikuluaren laburpena
 
Solidotik likidora, gizarte orokorrean gizarte digitalaren alfabetizazio berrietarako modelo bat eskaintzen duten artikuluak bat da. Baumanen metafora erabiliz, kultura “solidoaren” eta XlX. eta XX. mendearen arteko informazioaren kultura “likidoaren” pozizioari erreferentzia egiten zaio; zeinean 2.0 web-ak gure gaur egungo kulturako faktore anitzengan efektu esanguratsu asko dauzkan.
Alfabetizazioak eremu digital batean subjektu bezalako identitatezko garapen prozesu bat aurkeztu beharra dauka. Era berean, honek informazioarekin interakzionatzeko eta modu kritiko eta emantzipatzaile gisa birsortzeko konpetentzia intelektualen, sozial eta etikoen apropiazio esanguratsuagatik nabarmendua izan beharra dauka. Beraz, esan daiteke alfabetizazioaren meta subjektu bakoitzarengan ziberespazioaren kultura kritikoan, formalean eta autonomoan antzeztu eta parte hartzeko gaitasuna garatzea izango dela. Oro har, hau, gizarte informazionalaren hiritar guztien eskubide eta beharrizan bat da.
Garai berriek, aktore gehiago sortu dituzte, hala nola, internet, telefonia mugikorra, bideojoko eta gainontzeko baliabide digitalak. Hauek, gure esperientzia aspektu anitzetan aldatzen ari dira: aisian, komunikazio pertsonaletan, ikaskuntza-prozesuan, lan-munduan, etab. Digitala dena, kultura solidoaren eta kontsumismoaren esperientziatik ondo ezberdindutako esperientzia likidoa da, eta horrenbestez, ikuspuntu eta alfabetizazio eta aprendizai eredu berrien beharrizana du.


Bideoaren sintesia

Bideo honetan, Zygmunt Bauman soziologo Britainiarrak bere mundua eta oro har, gizartea ikusteko eta aztertzeko erak adierazten ditu. Bere diskurtsoan gizartean demokraziak izandako bilakaeraren ondorioak eta honentzako gaur egungo arriskuak azaltzen ditu. Demokraziaren bilakaerari dagokionez, Baumanek gizartea etapa trantsitorio batetan murgilduta dagoela adierazten du, hai zuzen ere, garai post-modernoan. Horri jarraiki, gaur egungo gizartean irrebersibleak diren bi ezaugarriz ere mintzatzen da, alegia, mundua interdependientea dela eta gizartea ingurugiro dilema batean murgilduta dagoela. Honentzako gaur egungo arriskuetan hauei buruz mintzatzen da: politika eta boterea elkarrengandik banatzen ari direlaz, demokrazia agora-post moderno batean murgilduta dagoelaz, eta gizakiaren kondizio indibidualaz. Amaieran, autorea bizitzaren anbibalentziaz eta poztasunaz mintzatzen da.




"Saregune"

         
             Berri honek Saregune proiektuaz dihardu. Saregune garapen komunitariorako zentro bat da, hain zuzen ere Sartu Alava Gizarteratze Elkartearen proiektua da, zeinaren helburu nagusia egoera ahuletan dauden pertsonak gizarteratzen laguntzea eta pertsona eta ingurune integratzaileak sustatzea den. 

             Teknologia berriak gasteiztar guztiei hurbiltzea du xede,  formakuntza ardatz nagusia izanik. Bertan egiten den lana hobeto ezagutu nahi izan du Hirinet-ek eta Ainara Pérez Saregune proiektuaren arduraduna eta hezitzailea eta Estibaliz Cáceres teknologia berrietan hezitzailearekin solas egin du...

             Hona hemen berri digitalaren esteka:

                                                                                 Saregune

«IKTen sektorean bezero gehiago daude profesionalak baino»

          Berri hau, IKT-ak telekomunikazioen munduan izaten ari diren onuretaz mintzatzen da. Oro har, azaleratzen du Banda zabala edo 4G esaten zaion teknologiak sekulako igoera izango duela aurreikusten dutela. 4Gak eskaintzen duena da gailu ezberdinen artean konektatuta egotea. Horrela, seinale kaskarra dagoen lekuetara informazioa bidaltzea errazten du.


           Telekomunikazioko profesionalentzat eta beste sektoreetan lan egiten dutenentzat. Bi esparru horietako pertsonentzat antolatu du Euskadiko Telekomunikazio Eskola Ofizialak Telekogaua izeneko jardunaldia. «IKTen [informazioaren eta komunikazioaren teknologien] esparruak etorkizun oparoa dauka,

           Hona hemen berri digitalaren esteka:

                                                                    IKT sektorean bezero gehiago

"Eusko Jaurlaritzak IKT-en hobekuntza sustatzen du"

Berri honetan, Eusko Jaurlaritzak IKT-en hobekuntza "Living Lab" izenekoen bitartez sustatzen duela adierazten da. Ekimen horretan, Eusko Jaurlaritzak bi proiektu pilotutan hartzen du parte, Osasun eta Kontsumo Sailaren (Osakidetza eta Osarean) eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren bitartez.


Ergolab ekimena, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Berrikuntza Zuzendaritzaren bitartez bultzatzen duena, 2012aren hasieran sortu da, Euskadiko 2015 Agenda Digitalaren eta "living lab" eta "ergonomia digitala" kontzeptuen esparruan. Ekimen horren helburu nagusia da enpresei beren ergonomia digitala ziurtatuko dituzten produktu berriak sektore digitalean garatzeko aukera erraztea. Hain zuzen ere, herritarrentzat erabilerrazagoak eta irisgarriagoak diren produktu edo zerbitzu digitalak sortzea...

Hona hemen berri digitalaren esteka:


                                                      IKT-ak sustatzen

IKT jakintzagaieko 8. teoria saioko hausnarketa

    2014ko Abenduak 18


Gaurko IKT-ko teoria saioa, lauhilabete onetako azkena izan da. Oro har, jakintzagai honetan asko ikasi dudala eta batez ere, "gauza berriak" ikasi ditudala sentitzen dut. Nahiko prozesu zaila izan da, izan ere, gure aurrean izan ditudan baliabide digitalak oso berriak izan dira guretzako, baina azkenean, oso emaitza positiboa lortu dudalakoan nago. 

Saio honetan, orokorrean gure ikaskuntza porzesu kolaboratiboaz hitz egiten jardun dugu, zeinean, bidean edukitako zailtasunak alde batera utzi ditugula ohartu garen. Besteak beste, irakasgaiaren ebaluazio orokor bat egin dugu eta horretaz gain bideo bat ikusi dugu, meditazio mundutik zetrorren pertsona batek haren hausnarketak adierazten zituena. Gure irakaslearen iritzian, hausnarketa hauen mezua nahiz eta pixka bat mistikoa izan, badaude Lehen Hezkuntzara eramateko moduko ideia nabarmengarri batzuk. Hau da nire ustez bideoko pertsonaren mezutik gehien nabarmenduko nukeen ideia: "Las personas tendemos a fantasear mucho porque no tenemos solidas y estructuradas verdades o razonamientos en su interior".


Aipatzekoa da, irakasleak saioa amaitzean esker honak eman dizkigula berarekin ikaskuntza prozesu horretan parte hartu izanagatik eta IKT-en munduan hastapen bat izateagatik.

Honela definituko nuke azken saio hau grafiko baten bitartez:



IKT jakintzagaieko 14. praktika saioko hausnarketa

      2014ko Abenduak 18


            Honako hau azken praktika saioa izan da. Lauhilabete honetan 12 izan ditugu guztira eta gaurkoa azkena da. Oro har, nire sites-aren taldeko ariketa praktiko bat egiten jardun dugu. Ariketa "ikasgela batean watsaap aplikazio mobila erabiltzea"-n zetzan, ariketa praktiko bat egiteko eta ondoren egindakoa sites batera igotzeko. Orokorrean nahiko emaitza positiboa lortu dugula esan dezaket, izan ere, ikaskide guztiak nahiko motibatuta ikusi ditut bete beharreko atazaren aurrean. 

Ondoren, soinketa gelara lekualdatu gara ikaskideok ikusentzunezko bat ikusteko asmoz bertako proiektore digitalean. Azkenean, ezin izan dugu bideo hori ikusi, arazo tekniko ugari izan baititu irakasleak ordenagailuarekin. Hala ere, nik eta beste bi ikaskideok irakaslea laguntzen saiatu gara arazo tekniko horiei aurre egiten, baina azkenean ezin izan dugu nahi genuen bideoa ikusi. Halaber, oso saio interesgarria izan dela ondorioztatu du, zeren eta, irakasleak gure ikaskuntza-prozesuaren inguruko hausnarketa global bat egin duelako. 


Hona hemen azken saio hau definitzeko erabiltzea gustatuko litzaidakeen adierazpen grafikoa: