2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

Procomun

Jarraian aurkitu daitekeen baliabide hau, Interneten bidezko orrialde bat da. Orrialde hau oso interesgarria da irakasleentzat, bertan, irakasleek irakatsi eta ikasi dezakete hezkuntza baliabide onenekin, hau da, bere klaseak bertan prestatu eta beste irakasleekin esperientziak partekatu ditzakete.
    Beste aldetik, erabili ditzaketen hezkuntza baliabideak hurrengoak dira:
  •   Hezkuntza maila: Haur eta Lehen Hezkuntza…
  •   Ikasgaiak-Irakasgaiak: matematika, gizarte zientziak, hizkuntzak…
  •   Baliabide motak: argazkiak, ilustrazioa…
    Baliabide hau hezkuntza praktika on baterako erabili daitekela uste dugu, batez ere, irakasleek klasea antolatzeko beste modu bat da klasean dagoen monotonia apurtzeko asmoz. Hori dela eta, irakasle guztiek begirada bat bota beharko liokeela uste dugu.


                         


                                              Procomun

2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

IKT jakintzagaiaren 10. praktika saioko hausnarketa

         2014ko Azaroak 27





Gaur saio praktikoko 10. saioa da. Oro har, nahiko giro lanpetua antzematen da ikasgelan, izan ere, ikaskide guztiok euren blog digitalen eta Sites-en entregatze datak hurreratzen direla somatzen gabiltza. Nahiko prozesu konplexua izaten ari da burutzen ari garena, baina era berean, oso aberasgarria, izugarri ikasten ari baitgara IKT-en eta baliabide teknologikoen alorrean.

     Aipatzekoa da, gaur oso interesgarria den gauza bat gertatu zaidala. Nire blog-ari gadget bat jarri nahi izan diot, eta horren azalpen edo prozedura zein zen ez dit irakasleak azaldu, baizik eta nire ikaskide batek. 

Honek berak erabilitako programa zein den erakutsi dit, baita horrekin hainbat eta hainbat gadget jarri daitezkeela ere.




IKT jakintzagaiaren 6. teoria saioko hausnarketa

2014ko Azaroak 27 


Gaurko saio teorikoan aurkezpenekin amaitu dugu, beraz, azken sei taldeen aurkezpenak ikusi ditugu. Oro har, aipatzekoa da talde hauek erabili izan dituzten baliabide digitalak, hala nola, pow toon, emaze eta prezzi. Landutako gaien artean hauek aurkitu ditugu gaur: konpetentzia digitala, ikaskuntza estrategak eta IKTak, eskola 2.0, Tic Tac praktika onak.... 


            Orokorrean esan daiteke gaurko taldeek ez dituztela zailtasunik izan lanak aurkezterako orduan. Denboraren antolaketaren aldetik nahiko denboralizazio ona izan dutela nabarmentzekoa da, eta horrenbestez talde hauen aurkezpenen balorazioa positiboa dela esan daiteke.

          Irudi grafiko honekin definituko nuke gaurko saioa:



2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

IKT jakintzagaiaren 9. praktika saioko hausnarketa

   2014ko Azaroak 21

      

            Gaur praktikako 9. saioa da. Oso saio interesgarria izan da, izan ere, irakasleak gure Sites-aren eraikuntzarako "Scoop-it" baten eraketa beharrezkoa dugula adierazi digu. "Scoop-it" horrek Sites-ean esteka berezi bat izango du zeinek zuzenean eramango zaituen "beste plataforma digital batera", non funtzionaltasuna bereziki bideoak eta argazkiak txertatzea izango den.

       Guk bertan lan egiteko hautatu dugun gaia, orokorrean IKT jakintzagaieko kontzeptu orokorren dibulgazioa izan da, eta dagoeneko igo ditugu bi argazki eta bideo bat. Honako baliabide hau ezagutzak transmititzeko oso era erraza baina aldi berean eraginkorra dela ohartu gara. 
 
      Nahiko ondo moldatu izan gara harekin lehen momentutik, beraz, esan beharra daukagu ez daukagula arazo handirik baliabide honi dagokionez.





2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

IKT jakintzagaiaren 8. praktika saioko hausnarketa


2014ko Azaroak 20


Gaurko praktika saioan, sites-aren sorkuntzan jardun dugu taldekideok. Nahiko aberasgarria izan da bizi izan dugun esperientzia, izan ere, sites-aren diseinu eta antolamenduaren inguruko xehetasunak argi utzi ditugu.

Jada, ausartago ikusten dugu geure burua, baina hala ere, handino gaiaren inguruan gehiago sakondu beharra daukagu. Hasiera batean, sites-aren orrialde edo atal guztiak goialdean geneuzkan jarrita, era horizontalean, eta orain albo batean ordenatuta daukagu. Pixkanaka gauzak atxikitzen dizkiogu eta gaur, prezzi baten sorkuntzaren inguruan bueltaka egon gara, bertan argazkiak eta bideoren bat jartzeko asmoz.

Nahiz eta aurrerago agian beste bideo bat txertatuko dugun, momentuz hau hartu dugu eredutzat:






                    Lengoaiarekin jolasten                                                 
                                                            


IKT jakintzagaiaren 5. teoria saioko hausnarketa


2014ko Azaroak 20


Gaurko teoria saioan, taldeen aurkezpenekin jarraitu dugu. Gaurkoak Konpetentzia digitala eta Eskola 2.0_Praktika Onei buruzkoak izan dira. Guztiak interes handikoak zuhertatu zaizkit baina batez ere, talde batena gustatu zait, alegia, aurkezpenak egiteko programa berezi bat erabili duena. Programa honek Emaze du izena eta power ponit-aren antzerakoa dela iruditu arren begi hutsetara, ez da ala. 

Saioa aurkezpenekin amaitu da, eta bukatu bezain laster ikaskide guztiok atsedenaldira joan gara. Hala ere, aurkezpenetan taldeek helarazitako informazioa jaso dudalaren sentsazioa daukat. 
Hauek dira aurkezpenetatik jaso ditudan ideia nagusiak:


  • Konpetentzia digitalen gaitasuna eskaera konplexuei erantzuteko eta askotariko betekizunak baliabde digitalen burutzeko ahalmena da. 
  • IKT-en bitartez ekintza eraginkorra lortzeko ezinbestekoa da kontuan izatea ezagupen, motibazio, balio etiko, jarrera, emozio eta bestelako gizarte- eta portaera-alderdien konbinazioa lortzea ezinbestekoa dela.

  • Eskola 2.0-ak IKT-en bitartez pertsonen artean komunikatzea eta lankidetzan aritzea bultzatu nahi du etengabe.

2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

El éxito - Elsa Punset, Redes RTVE

           Arrakasta izatea edo ez izatea gizakion buruhausterik larriena izan da beti. Uneoro gabiltza pentsatzen zer izan daitekeen arrakasta izateko egin behar duguna, "dena ondo atera behar zaigula" uste dugulako. Hala ere, ez gara konturatu ere egiten arrakasta ez izatean ere ez dela ezer txarrik gertatzen, ez baita "mundua amaitzen". Hori dela eta, zenbait adituren ustez gure eguneroko bizitzan "huts egitea naturaltasunez eramaten ikasi beharra daukagu". 

Halaber, oso zaila da arrakasta kosta ala kosta lortu nahi duen pertsona batek bere hutsegitean normaltasunez eramatea, izan ere, gizakioi huts egite batek min ematen digu 2x gehiago arrakasta izateak ematen diguna bano. Beraz, bideo honetan ideia horiek esleitzen dira eta batez ere printzipio moral hau gailentzen da: "esfortzatzen dena da arrakasta izateko bidean dagoena, berarekin ondo sentitzen baita, emaitza onak soilik bilatzen dituenak aldiz, ez dago benetako arrakastaren bila joaten".

            Hona hemen bideoa:



Klarinetea


Klarinetea nire instrumentua da, hobeto esanda, aitarengandik jaso dudana. Nire aita musika munduan bete-betean sartuta dago ikastola batean irakasle gisa eta Marmara (lehen zubipeko swin zena) jazz musika taldearekin. 6 urterekin hasi nintzen lengoaia musikalean eta 7 urterekin klarinetea jotzen. Aitak berea probatzen utzi zidan eta berehala gustatu zitzaidan. Ez dut harestik jotzeari utzi, eta ez dut inoiz uztearen ideia planteatu, izan ere, musika jotzen dudan bakoitzean nire barnean daukadan energia negatiboa kanporatu eta aske sentitzen naiz.

Klarinetea da nire instrumentua eta harekin musika sortzea gogoko dut. Putz egiten dudan bakoitzean emozio eta sentipen berriak aurkitzen ditut beti, musikak beti sortarazten baitie pertsonei gauza berriak.




                                                                


2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

Las nuevas tecnologias - Elsa Punset, Redes RTVE



         Hona hemen Elsa Punset-en teknología berrien inguruko dokumental interesgarri bat. Bertan gure egungo gizarteak IKT-en alorrean dauzkan erronkak, beldurrak eta eragin psikologikoak aztertzen dira. 

         Oro har, bideojokoen mundua azaleratzen da ere, hau da, zer erlazio daukaten bideojokoek gura jarrera emozionalekiko eta alderantziz. Nahiko hausnarketa interesgarria egin daiteke honen inguruan baina bereziki "teknologia berriak nola egokitu eta praktikara eraman azaltzen digu".



2014(e)ko azaroaren 16(a), igandea

"Toledoko kontzertua"


Getxoko "Andres Isasi" musika bandak 2014-ko apirilean Toledora bidai bat egin zuen bertan kontzertu bat emateko. Ohikolez, Euskal Herriko doinuak eraman genituen gurekin, eta hau haietako bat izan zen, hain zuzen ere, Bilboko abesti zaharren errekopilazio bat, hots, "Estampas Bilbainas".

             Hau da abesti honen bideoa, Toledoko "Puebla de almorabiel" herrian grabatuta:




2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

IKT jakintzagaiaren 7. praktika saioko hausnarketa


2014ko Azaroak 14


Gaur 7. saio praktikoa da. Ikaskide guztiak klasera sartu orduko gure atazetan lanean jarri gara. Hala ere, irakasleak komentario bat airera bota duenean gure ikaskuntza prozesuaren inguruan askatasunez jarduteko prestatua dagoela, ikaskide batek berak ez duela hala ikusten adierazi du. 

Hori dela eta, saio praktikoa eztabaidarako une kolektibo batean bilakatu da. Ikaskide guztiek gaiaren inguruan beren iritziak eta ideiak partekatu eta besteen aurrean kontra edo alde mantendu dira. Ez da momentu oron inolako irainik egon inorenganako, beraz, oso eztabaida aberasgarria izan dela ondorioztatu daiteke.



Nik nire aldetik hau izan da gaiaren nire ikuspuntutik habiatuta egin dudan aportazioa eztabaidara:

Unibertsitatea eta lan mundua ondo bereizi behar dela argi dago, izan ere, unibertsitatea informazio eta teorien dibulgazio eta azterketa prozesuetarako etxea delako, eta lan mundua aldiz, errealitate praktikoetarako sasoia. 

Horrenbestez, gauza ez dago esatean "unibertsitatean ikasten duguna ez da batere aplikagarria lan munduan" hori argi baitago, baizik eta unibertsitatetik dauzkagun herramientak aprobetxatzean guri baliagarriak izango zaizkigun metodologia didaktiko eta pedagogikoak garatzen joateko.





2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

IKT jakintzagaiaren 6. praktika saioko hausnarketa


2014ko Azaroak 13


Gaur 6. praktika saioa da. Blog-a nahiko ondo egituratuta daukagunez, sites-eko taldekideok haren inguruan seriotasunez lan egiten hasi gara. Hala ere, traba asko eta asko aurkitu izan ditu, gehienak, sitesaren funtzionamendu teknikoarekin lotuta. Sites-a instrumentu praktikoa da eta lan-talde baterako baliabide ezin hobea. 

Hori da hain zuzen ere, gure taldeari lantzeko egokitu zaion gaia: "praktikara eramateko baliabide onak". Ez daukagu momentuz oso argi zeintzuk izango diren gure sites-ean jarriko ditugun informazio, atal... baina bai ordea egingo duguna era planifikatu batean egitea ezinbestekoa izango dela.
 




IKT jakintzagaiaren 4. teoria saioko hausnarketa


    2014ko Azaroak 13


         IKT-ko saio teoriko honetan, jakintzagai honetan egin behar izango ditugun aurkezpen teorikoekin hasi gara. Gure taldeko aurkezpenean landutako gaia "solidotik likidora" izan da, hau da, web 2.0-ren alfabetizazio digitalaren inguruan hitz egiten duen artikulu bat, eta gizarte post-modernoari buruz aritzen den bideo bat. 

      Lan interesgarria izan dela iruditu zait, IKT-en munduaren alorrean gehiago sakontzeko oso baliagarria izan zaigulako. Hau izan da gure lanaren artikuluaren laburpena eta bideoaren sintesia:


Artikuluaren laburpena


Solidotik likidora, gizarte orokorrean gizarte digitalaren alfabetizazio berrietarako modelo bat eskaintzen duten artikuluak bat da. Baumanen metafora erabiliz, kultura “solidoaren” eta XlX. eta XX. mendearen arteko informazioaren kultura “likidoaren” pozizioari erreferentzia egiten zaio; zeinean 2.0 web-ak gure gaur egungo kulturako faktore anitzengan efektu esanguratsu asko dauzkan.

Alfabetizazioak eremu digital batean subjektu bezalako identitatezko garapen prozesu bat aurkeztu beharra dauka. Era berean, honek informazioarekin interakzionatzeko eta modu kritiko eta emantzipatzaile gisa birsortzeko konpetentzia intelektualen, sozial eta etikoen apropiazio esanguratsuagatik nabarmendua izan beharra dauka. Beraz, esan daiteke alfabetizazioaren meta subjektu bakoitzarengan ziberespazioaren kultura kritikoan, formalean eta autonomoan antzeztu eta parte hartzeko gaitasuna garatzea izango dela. Oro har, hau, gizarte informazionalaren hiritar guztien eskubide eta beharrizan bat da.

Garai berriek, aktore gehiago sortu dituzte, hala nola, internet, telefonia mugikorra, bideojoko eta gainontzeko baliabide digitalak. Hauek, gure esperientzia aspektu anitzetan aldatzen ari dira: aisian, komunikazio pertsonaletan, ikaskuntza-prozesuan, lan-munduan, etab. Digitala dena, kultura solidoaren eta kontsumismoaren esperientziatik ondo ezberdindutako esperientzia likidoa da, eta horrenbestez, ikuspuntu eta alfabetizazio eta aprendizai eredu berrien beharrizana du.


Bideoaren sintesia


Bideo honetan, Zygmunt Bauman soziologo Britainiarrak bere mundua eta oro har, gizartea ikusteko eta aztertzeko erak adierazten ditu. Bere diskurtsoan gizartean demokraziak izandako bilakaeraren ondorioak eta honentzako gaur egungo arriskuak azaltzen ditu. Demokraziaren bilakaerari dagokionez, Baumanek gizartea etapa trantsitorio batetan murgilduta dagoela adierazten du, hai zuzen ere, garai post-modernoan. Horri jarraiki, gaur egungo gizartean irrebersibleak diren bi ezaugarriz ere mintzatzen da, alegia, mundua interdependientea dela eta gizartea ingurugiro dilema batean murgilduta dagoela. Honentzako gaur egungo arriskuetan hauei buruz mintzatzen da: politika eta boterea elkarrengandik banatzen ari direlaz, demokrazia agora-post moderno batean murgilduta dagoelaz, eta gizakiaren kondizio indibidualaz. Amaieran, autorea bizitzaren anbibalentziaz eta poztasunaz mintzatzen da.





2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

El aprendizaje social y emocional - Elsa Punset, Redes RTV

   Hona hemen Elsa Punset-en ikaskuntza prozesu emozionalaren inguruko bideo bat. Bertan, psikologiak pertsonen eguneroko bizitzan nola eragiten duen azaltzen da. Emozioak gure bizitzako zati handi bat direla argitzen du Elsak, egunero emozioz beteta jarduten baitugu ekintzak jarduten.

              Bereziki nerebezaroaren aroa nabarmentzen da, esanez hori dela emozio kontraste handienak jasaten dituen sasoia eta ondorioz oso erreza dela "nahasteak" sortzea; adibidez 12-15 urteko nerabe bati bere amaren aurpegiaren adierazpen larritua, haserretuarekin nahastu ditzake erreztasun handiz.



2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

Getxoko "Andres Isasi" musika eskolako banda


Getxoko "Andres Isasi" musika eskolako banda, 1996. urtean sortu zen. Hasiera batean, partaide gutxi zeuzkan bere barnean, baina pixkanaka jendea bertan jotzera apuntatzen hasi zen eta banda ere hazi egin zen. 2000. urtean jada bi banda bereizteko premia sortu zen, alegia, "banda txiki" eta "banda handia". Gaur egun 30 bat dira banda bakoitzean dauden pertsonak. Hasiera batean, Asier Ituarte euskal konposatzailea zen bandako zuzendaria, baina orain Alfontso Vila-k hartu du erreleboa.

Nik txiki-txikitatik parte hartu izan dut banda honetan, hasiera batean txikian eta ondoren handian. Niretzako oso esperientzia positiboa izan da, harekin lagun berriak egin, bidaiatu, musika jo, ikasi eta ondo pasatzeko parada izan baitut. Ezin dezaket ezer txarrik esan haren inguruan, musikak desegin baino eratzen, lotzen eta sortzen baitu, bere helburu nagusia "harmonia" bilatzea baita.


2014(e)ko azaroaren 3(a), astelehena

Baliabide eta praktika honak

Hona hemen gure sites-ean landutako baliabide eta praktika honen inguruan hitz egin aurretik egindako hausnarketa, eta egindako prezzia, azaltzeko zein den kontzeptu honen definizioa:

IKT-en baliabide eta praktika onen erabileraz hitz egitean, gaur egungo informazio eta komunikazio teknologiei ematen zaien arreta mota definitzea ezinbestekoa da. Horretarako gaur egun hezkuntza mundua eskola 2.0 proiektuarekin eraberritzen dagoela aipatu beharra dago eta horrekin bat, irakasleek euren ikasgeletan aplikatzen dituzten metodologia eta dinamika didaktikoak.

    Era berean, esan daiteke eskola 2.0-ren sorkuntza gaur egungo "komunikazioaren gizartea"-ren ezaugarri eta funtzionaltasunekin  lotuta dagoela. Hauek dira besteak beste ezaugarri nagusiak:
  • Gero eta gizaki teknologizatuago batzuez osatzen dago gizartea.
  • Hainbat eta hainbat dira gaur egun gizakiok komunikatzeko erabiltzen ditugun "gailuak".
  •  Ez dakigu ondo nora garamatzan teknologizazio prozesu globalizatu honek.
   Funtzionaltasunak hauek dira:
  •  Komunikazioaren gizartean bizitzeak "besteekin" bizitzen ikasteak dakar nahita ez, izan ere, etengabe konektatuta baikaude guztiok sarean partekatzen dugun informaziora.
  •  Lehen Hezkuntzako ikasleekin komunikazioaren gizartea aztertzea berebizikoa da, ildo sozial horretan aurrera jarraitu nahi bada.
  •  Teknologia berriak erabiltzea gizakia bere ibilbide sozialean komunikatzen jarraitu delaren seinale da, baina zenbaitetan era nahiko inpertsonalizatu batean.

    Esteka honen bitartez, IKT-en baliabide eta praktika honen gaiaren esanahia aztertzen eta azaltzen da:

                                                          Praktika eta baliabide onak