2014(e)ko urriakren 31(a), ostirala

IKT jakintzagaiaren 5. praktika saioko hausnarketa

       2014ko Urriak 31
  

      Gaurko praktika saioan, hasiera batean blog-ean lanean ibiltzeaz gain, sites-aren eraketarekin hasi gara. Taldean burutzeko jarduera bat denez, taldekide guztiak bildu eta argazki bat atera gara sites-aren "ONGI ETORRI" atalean jartzeko.

     Momentuz, ezer gutxi dakigu sites-aren inguruan, baina ziur nago asteen joanean konfiantza eskuratzen joango garela pixkanaka. Sites-aren izena "Heziteknia" izango dela erabaki dugu, izan ere, teknologia berriekin hezitzeko ideiatik eratu dugu terminoa, hori baita gure asmoa.

     Hau izan da, besteak beste gaur baliatu izan garen herramientaz sites-ean lehenengo pausoak eman ahal izateko, alegia, youtube-eko ikusentzunezko tutorial bat:




2014(e)ko urriakren 30(a), osteguna

Ken Robinson: Cambiando paradigmas de la educacion

Honako hau Ken Robinsonen bideo interaktibo bat da. Oso interesgarria da sentsu askotan, hezkuntzaren munduari dagokionez, soziologiaren alorrean, psikopedagogikoki... baina baita IKT-en hizkuntzaren inguruan.




      
 Hau da bideoaren lehenengo zatiaren transkripzioa:



Una divertida animación sobre los conceptos de la conferencia TED brindada por el académico denominada “Cambiando los Paradigmas”, titulada “Changing Paradigms” en el inglés original”. Robinson nos plantea varios ejes. Los principales son, una educación de base metódica obsoleta y de diseño equívoco; el concepto de “inteligencia”, y el errado concepto del “déficit de atención”. Para comenzar enfocándonos en el primer catalizador debemos observar lo que dice el pensador inglés acerca del atraso de la estructura educativa, basado en la idea de un sistema diseñado hace siglos para adaptar a los educandos al sistema económico reinante, hallando la primera falla en que nunca se puede conocer como se encontrara la Economía la semana siguiente, como bien ejemplifica Robinson con el ejemplo de la reciente Crisis Económica que todavía vivimos. Bien, siguiendo los pasos presentados vemos esto en que los sistemas básicos de educación de la mayoría de los países casi no se han inmutado desde la “Revolución Industrial”, donde recordamos que se produjo el surgimiento del reinante “Capitalismo”. Se prepara a los jóvenes para el trabajo, utilizando casi idénticos basamentos que la organización de las fábricas victorianas: Sectores de trabajo bien delimitados, divisiones específicas de las materias y alumnos, toques de timbre para diferenciar los cambios de etapa, etc (Un Pensamiento aparte que podría tomarse o no con las ideas de Robinson… ¿no notan la cercanía entre la consideración de las mujeres como capaces de realizar trabajos en igualdad de condiciones con los hombres con su inserción definitiva en el sistema educativo?. Espero que esto no sea malinterpretado como un comentario misógino, sino como una advertencia de la rapidez de cómo el sistema trabaja para adecuarnos a sus intereses.). Entonces, ¿Cómo armar una escuela en este mundo actual?


IKT jakintzagaiaren 4. praktika saioko hausnarketa

 
2014ko Urriak 30

   

     Gaur IKT-ko saio praktikoan blog-aren inguruan lan egiten jarraitu dugu klaseko guztiek, eta horretaz gain, sites baten sorkuntzaz hitz egin digu irakasleak. Blog-a jada nahiko ondo menperatuta daukadala esatera ausartzen naiz, baina talde lanean sites bat sortu beharko dugula entzun dudanean, kolokan jarri zait orain arte bereganatu izan dudan konfiantza guztia, sites batekin lan egitean ez baitut esperientzia handirik izan.

   Hala ere, ziur nago era batean edo bestean, blog batekin lan egiten egon izanak sites-aren ikaskuntza eta garapen prozesuan aurrera egiten asko lagunduko didala. Beraz, gaurko saioa irudi eta hitz batekin defnitu beharko banu honako hauek hautatuko nituzke:




                                Zaindari

IKT jakintzagaiaren 3. teoria saioko hausnarketa

              2014ko urriak 30



Gaur 3. teoria saioa izan da. Bertan bideo bat ikusi dugu eta ondoren honen inguruko hausnarketa bat egin dugu. Bideo hau "Visiones disruptivas de la educacion" du izena eta Maria Acaso, Madrileko Unibertsitate Computenseko arte ederretako irakasle tituladuna da.

Honen arabera, egungo hezkuntza eredu zaharkitua hautsi eta berri bat eraiki beharra dago; horretarako garatu beharreko bost puntu xedatzen ditu: boterea, ikuszezintasuna, espazioa eta denbora eta ezagutza. Horretaz gain, irakasle honek ikasleek bere ikasketa prozesuen autoebaluazio edota auto-hausnarketarako saioak eduki beharko lituzketela azpimarratzen du. Azkenik, klase amaierarako, irakasleak taldeetan banatu gaitu hemendik aurrera teoria saioetan burutu beharko dugun proiektu bat lantzen hasteko, hain zuzen ere"solidotik likidora" gaiaren inguruan.

Hau izan da, klasean ikusitako bideoa:



2014(e)ko urriakren 28(a), asteartea

IKT-ak

         IKT-en inguruko informazio orokorra biltzen duen dokumentua da hau. Oso baliagarria izan daitekeela uste dut gai honen inguruan ezer gutxi dakien pertsona batentzat. IKT-ak oro har, gure egungo gizarte digitalizatuarentzako aurrera jarraitzeko baliabideak dira. Haiekin jada ia edozer gauza egin daiteke, baina gakoa honako honetan datza: Nola erabili IKT-ak era egoki batean?

        Galdera horrentzako erantzuna eta oro har, IKT-ei sarrera egiteko honako pdf dokumentuaren linka txertatzen dut:

                                                                       
                                                                                             


                                    IKT


2014(e)ko urriakren 24(a), ostirala

Skate-a


Skate-a, gomazko lau errobera, burdinezko bi ardatz eta egurrezko ohol batez osatutako irristagailua da. 1960-ko hamarkadan sortu zen surf-eko taulak imitatu nahian. Ideia lurrerako balio zezan surf-eko taula bat eratzea zen, beraz, surf munduarekin oso lotuta egon da beti skate-a. 1970-eko hamarkadan Madrilera  heldu zen "Sancheski" markarenpean  eta pixkanaka herrialde osotik zabaldu zen. Gazte guztiek skate bat izan nahi zuten kosta ala kosta, hori dela eta, skate kultura eratuz joan zen. Pixkanaka skate-a eboluzionatuz joan da eta hasiera bateko "olatu formako trukoetatik" truko oso tekniko, zail eta arriskatuetara igaro da. Gaur egun, munduko patinatzailerik onenak "Tony Hawk" eta "Nyjah Huston" dira, lehenengoa "vert" modalitatean eta bigarrena "street"-ean.

Niretzako skate-a praktikatzen dudan kiroletatik gehien motibatzen nauena da, izan ere, kirol honek esfortsu pertsonal eta superazio maila handia eskatzen baitu. Oso kirol arriskatua da, baina baita oso esker honekoa, patinatzean nire barne energia negatbioa kanporatu eta aske sentitzen baitnaiz. 6 eta 7 urterekin lurretik nire lehenengo irristaketak probatzen hasi nintzen eta jada 12 urterekn kirol hau sakon praktikatzen hasi nintzen. Gaur egun, ahal dudan bakoitzean hurreratzen naiz "La kantera"-ko Getxoko Arrigunaga ondoko skatepark-era eta bertan kirol hau praktikatzeari ekiten diot. Zenbaitetan filmazioak eta argazkiak egiten ditugu patinatzen dugun skatepark-eko lagunen artean eta ondoren, produkzio horretaz gozatu egiten dugu, ondo baitakigulako esfortsu handia egin behar dela nahi diren emaitzak lortzeko.







                              



2009_HUHEZI_IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia


Sintesia 


       Gaur egun, gizarte globalizatu batean bizi gara. Jada ezagutza ez dago soilik gutxi batzuen eskuetan, baizik eta “konektatuta” dauden pertsona guztien eskuetan. Hau da, gaur egun baliabide digital anitz dauzka gizakiak bere antolamendu sozialean ezagutzaren inguruko  jarduerak burutzeko. IKT-ak hori dira hain zuzen ere, informazio eta komunikaziorako teknologiak, alegia, gizarteak elkar ulertzeko eta lan egiteko dauzkan herramienta teknologikoak. Eskolaren bitartez, baliabide hauen erabilera sustatzea zeharo garrantzitsua da, izan ere, etorkizuneko belaunaldiek mundu digital aurreratu batean biziko direlako eta bertan mugitzeko kapaz izan behar direlako. Horrenbestez, garrantzitsua da azpimarratzea eskola hezkuntzaren helburua ez dela izan behar IKT-ak erabiltzen ikastea, baizik eta, IKT-en bitartez proiektu sozial, zientifiko, artistiko, etab bat burutzea.


Hitz gakoak 


- IKT
- Gizarte globalizatua
- Baliabide-digitalak
- Sare-sozialak
- Webquestak


Galderak


- Zer norabide hartuko ote du eskola 2.0 proiektu hezitzaileak IKT-en alorrari dagokionez?

- Zer eratan eragingo dio hezkuntza munduari gizarte globalizatu bateko belaunaldiak hezi behar           izateak?


Irudi esanguratsua




2014(e)ko urriakren 23(a), osteguna

IKT jakintzagaiaren 3. praktika saioko hausnarketa

        2014ko Urriak 23




Praktikako 3. saioa da hau. Gaurko, LOMCE legearen kontrako grebak teoria saioan oso jende gutxi etortzea eragin du eta horrez gain, gaurkoa asteko azken saio praktikoa da. Gaur ere Blog-aren eraikuntza digitalarekin jardun dugu; pixkanaka konfiantza hartzen noala sentitu dut baina hala ere, esan beharra daukat aurretik ikasteko bidea daukadala oraindik.

            Hau da momentuz blog baten kontzeptuaren inguruan daukadan ideia: Blog-a sorkuntzazko proiektu bat da, ez da ariketa sistematiko edota programatu bat, baizik eta bakoitzak bere moduan hezkuntzaren alorreko berriak, bideoak, argazkiak... bilatu, partekatu eta haien inguruan hausnartzeko eguneroko bat, hain zuzen ere, eguneroko digital bat.









IKT jakintzagaiaren 2. teoria saioko hausnarketa

2014ko Urriak 23



Gaur 2. saio teorikoa da. Ez da jende asko etorri klasera, izan ere, gaur greba eguna izanda ez da asistentzia handirik egon ikaskideen partetik. Hori dela eta, irakasleak Klaseko partaide gehienen asistentzia falta dela eta, irakasleak ezin izan du planifikatutako edukiekin aurrera egin, eta ondorioz, lauhilabetean zehar egiteke dauden zeregin eta lanei buruz mintzatu da.

Oro har, “Ikaskuntza gurpila” izeneko proiektua taldeka burutuko dugula adierazi digu. Bertan, zenbait gaiei buruzko lanak aurkeztu beharko ditugu, eta hori egin eta gero, gainerako taldekideen lana ebaluatu beharko dugu.


Informazio hau jaso ondoren, IKT-ren jakintzagaian aurkitu ahalko ditudan erronka guztietaz hausnartu dut, baina azkenean honako ondorio zehatz hau atera dut: naiz eta bidea zaila izan gauza gehiago ditut ikasteko galtzeko baino.



"La Kantera Skate Eskola"

     

"La Kantera Skate Eskola" 2008an sortu zen skate eskola bat da, Borja Casas Algortako skater lokalaren ekimenaren eskutik. Borjak txikitatik patinatu izan du Arrigunaga hondartza ondoko "La Kantera"-ko skatepark-ean, eta nagusitan, bertan ikasitakoa belaunaldi gazteei erakutsi eta horrela "skate-aren kulturak" aurrera jarraitu dezanaren asmoarekin skate eskola bat sortzea erabaki zuen. Bere ekimenari esker, Getxoko udalerriko gazte askok skate munduan haien lehen hastapenak izan dituzte eta pixkanaka afizio deportiboa eskuratuz joan dira. Egun, eskola honek Getxoko skate club-arekin zuzenean parte hartzen du, gazteenei patinatzen-ikasten-hasteko aukera eskeiniz. 

Nik Borjaren ekimen sortzaile honetan parte hartzen dut duela bi urtetik, izan ere, Borjak aditzera ematen duen ideia ekimentsua nire printzipio deportibo eta moralekin bat egiten du; hain zuzen ere, patinatu, ikasi eta ondo pasatzearekin. Honako hau, "Feel the difference" enpresa artistikoarekin egindako kolaborazio bat izan zen, zeinean gure eskolaren eta Getxo skate Club-aren irudia bateratuta agertzen den nire patinatzeko eran.







2014(e)ko urriakren 22(a), asteazkena

Karatea

           Karatea, nik txikitatik praktikatzen dudan arte martziala da, 6 urteetatik hain zuzen ere. Hasiera batean, ikastolan hasi nintzen eskolaz kanpoko ekintza gisa, baina bi urte pasatakoan nire herrian dagoen gimnasio batera igaro nintzen entrenatzera, eta gaur arte. Gaur egun jada gerriko marroia daukat eta beltza lortzeko azterketa baterako prestatzen nabil. Ez da erronka erraza gerriko beltza ateratzea baina denbora enborari emanez lortuko dudalakoan nago.

Karatea, oso kirol berezia da. Izatez ez da lehiaketarako kirol pentsatu bat, egitan, antzinako Japoneko Okinawa irlako nekazariek, jauntxoen soldaduetatik defendatzeko praktikatzen zuten "arma gabeko" borroka zen. Arma gabe eta zure aurkariaren indarraz baliatuz hura desarmatu eta suntsitzeko balio duen artea da.


Niretzat karatea, kontrol pertsonala aurkitzen laguntzen didan ekintza bat da. Horretaz gain, energia negatiboa kanporatzen laguntzen dit eta batez ere pertsona gisa garatzeko aukera on bat heman izan dit. Hori dela eta, arte hau praktikatzen jarraitzea gustatuko litzaidake, gerriko beltza lortu eta etorkizun batean nik ere agian nire maisua bezalaxe eskolaz kanpoko ekintza eman ahal izateko eskola batean.





3 urteko skate proiektua


Honako hau hiru urtez grabatzen ibili nintzen skate bideoa da. Oso prozesu zaila izan zen, ez baitnuen bideokamara propiorik eta lagunei eskatu behar baitnien niri bideo zatiak grabatzeko faboreak etengabe. Beraz, esan beharra daukat naiz eta bideoan ni patinatzen agertu uneoro, ezin izango nukeela amaitu izan ez balitz izango haien laguntzagatik. 

5 minuturako 3 urteko bideoa egin izanak begi hutsetan denbora galtze hutsa dela iruditu dezake, baina ez da horrela. Zekulako sakrifizio fisiko, psikologiko eta soziala izan da, baina azkenean esan dezaket pena merezi izan duela. Bideoa ikustean nire esfortsua ikusten dut beti, eta hori nire ustez bizitza honetako funtsa da, alegia, "Dena delakoa, pertsona batek zerbaitengatiko egiten duen esfortsua". Bideoak "The evolution" dauka izena, alegia, 3 urteetan zehar proiektu honek izandako bilakaera edota eboluzioa.





2014(e)ko urriakren 17(a), ostirala

IKT jakintzagaiaren 2. praktika saioko hausnarketa

          2014ko Urriak 17



Gaur Blog-a egiten hasi gara. Blog-en munduaren inguruko sarrera izan da gure lehen kontaktua. Klaseko gehiengoak ezer gutxi dakiela konprobatu dugu. Hala ere, hori ez da atzean geratzeko aitzakia, izan ere, irakasleak gaur egungo hezkuntza sistemak eskola 2.0-ren sustapenarekin IKT-ak ezinbestekoak direla adierazi digu eta horiekin harremanetan jartzen hasteko modurik egokiena Blog baten bitartez dela. 

Momentuz, esperientziarik gabe eta zalantzaz gainezka ikusten dut nire burua, baina hala ere, Blog-a sortzen hasi naiz "Bolgger" programaren bitartez. Oraingoz arkitektura digital hau aurrera eramateko dauzkadan ereduak gure irakaslearen "Kilikaklik"  eta interneten aurkitutako "Enrique Dans"-en blog-a da. 



2014(e)ko urriakren 16(a), osteguna

IKT jakintzagaiaren 1. praktika saioko hausnarketa



2014ko Urriak 16


Praktikako saio honetan IKT-en praktika mundura hurbilketa azkar bat egin dugu. Informatika gelan aritu gara ordenagailuekin eta irakasleak jakintzagai honetan burutukoi ditugun proiektuak azldu dizkigu. 

Guztira bi proiektu izango dira, hain zuzen ere, Blog baten sorkuntza arkitektonikoa eta talde lan bat. Blog-aren sorkuntza bakarkako lana izango da, lehenengo proiektua izango da eta horretarako beste blogger batzuek gauzatutako blog-ak aztertu beharko ditugu. 

Saioa, ikaskide guztien aurkezpen txiki batekin amaitu da. Nik nire burua aurkeztu dut nor eta nongoa naizen esanez eta inoiz ez naizela “Blog” batekin lanean aritu adieraziz. 




IKT jakintzagaiaren 1. teoria saioko hausnarketa



      2014ko urriaren 16a

      
      Gaur, urriak 16 IKT jakintzagaiko aurkezpena izan dugu. Hasiera batean, IKT-ak zer zire eta hauek Lehen Hezkuntzara aplikatuta nola landuko genituzkeenari buruzko ideia orokor bat neukan, baina saio ordua eta irakaslearen azalpenak aurrera joan ahala zenbait kontzeptu eta ideia eraldatu edota berritu egin ditut. IKT-ak informazio eta komunikaziorako teknologiak dira, hau da esparru ikusentzuneko esparruan erabiltzen diren baliabide digitalak. Hauek ere, gure graduarekiko lotura handia mantentzen dute, eskola 2.0-ko ardatz nagusia baitira. 

      IKT-ei esker, hezkuntzak etorkizunari so egiten dio, hau da, ikasleak hezi eta ezagutzak irakasteko metodologia edota herramienta berritzaileak dira. Saio teoriko honen bitartez, IKT-etara eta Lehen Hezkuntzarako aplikazio orokorraz aritu gara, eta horretarako jarraituko dugun irizpide nagusia Blog baten sorkuntza izango dela.

  Hori dela eta, gaurko saioari hitz edo irudi bat jarri behar banioke hauexek hautatuko nituzke:





                          Ezjakintasuna