2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

"La Kantera Skate Eskola"

     

"La Kantera Skate Eskola" 2008an sortu zen skate eskola bat da, Borja Casas Algortako skater lokalaren ekimenaren eskutik. Borjak txikitatik patinatu izan du Arrigunaga hondartza ondoko "La Kantera"-ko skatepark-ean, eta nagusitan, bertan ikasitakoa belaunaldi gazteei erakutsi eta horrela "skate-aren kulturak" aurrera jarraitu dezanaren asmoarekin skate eskola bat sortzea erabaki zuen. Bere ekimenari esker, Getxoko udalerriko gazte askok skate munduan haien lehen hastapenak izan dituzte eta pixkanaka afizio deportiboa eskuratuz joan dira. Egun, eskola honek Getxoko skate club-arekin zuzenean parte hartzen du, gazteenei patinatzen-ikasten-hasteko aukera eskeiniz. 

Nik Borjaren ekimen sortzaile honetan parte hartzen dut duela bi urtetik, izan ere, Borjak aditzera ematen duen ideia ekimentsua nire printzipio deportibo eta moralekin bat egiten du; hain zuzen ere, patinatu, ikasi eta ondo pasatzearekin. Honako hau, "Feel the difference" enpresa artistikoarekin egindako kolaborazio bat izan zen, zeinean gure eskolaren eta Getxo skate Club-aren irudia bateratuta agertzen den nire patinatzeko eran.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina